Negu elurtsu, urte garitsu.

Bekaizkeria zelatatzen

Zer ote da ondamua edo bekaitza? Ibon Sarasola Errazkinek bere Zehazki hiztegian dioen eran, behe mailan hitz eginez, “inbidia”. Zer ote da “inbidia”? Jakin nahi al duzu? Dagoeneko bekaitza zer den ez badakizu, erraz asko ikasiko duzu. Adi landareei.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2023ko urriaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Etxeko atarian jarri landare hauek, loreontzian edo lurrean, nahi duzun eran: ereinotza (erramua, Laurus nobilis), ilena (aingeru-lorea, baltsamo-belarra edo errotapitxila, Calendula officinalis), erromeroa (erromania, arramania, erramunia, izkaro, izintza, eremule, Rosmarinus officinalis), izpilikua (bezien, belatxeta, belar xut, erreiporru, Lavandula spp.), bortusaia (arruda, arruta, albortusai, boskoitz, erruda usaindun, esker-belarra, moskatxa, Ruta graveolens) eta kaktusak; azken horietatik aukera bada, nahi duzuna jarri.

Landare horiek denek lan dotorea egingo dute zure etxeko sarreran: garbitasuna! Zurekin bekaizkerian dabilen jendea uxatuko dute. Sorgin batek esana. Eta niri horrelako gauzak frogatzea gustatzen, zer egingo zaio! Zuri luzatzen dizut proposamena, zuei: batzuek sei landareak, denak jarri. Beste batzuek landare bakarra, edo parea, hirukoa, boskotea… Eta sorginaren esana egia den ikusi. Honezkero zure inguruan bekaizkeria badabilela ederki asko jakingo duzu. Landareak jartzen dituzunetik atzera nor atzeratzen den eta lehen baino urriago azaltzen den zelatatzea nahikoa duzu bekaizkeria zer den ezagutzeko: lagun hori. Uste gutxiena duzuna izan daiteke, izan ere bekaizkeriak zenbat aieka eta eskola, zenbat adar ditu. Eta jakinaren gainean izango zarenez, lasai hartu eta apareju hori zein adarretakoa den zehaztera jar zaitezke. Ez da erraza, sotiltasunetik egiteko lana da, zentzumenak zorroztu eta ea zer atarramendu ateratzen duzun. Hona bekaizkeriaren arbolaren adar gutxi batzuk: inbidia bera, lehiakarra, jeloisgoa, inartxia, garramura, ezinikusia, antsia, enbeia, espatsua, eztarrigaitza, txibezkeria, mardakeria eta txutxua.

Ereinotzak aintza, loria, ospea, omena, handia eta hotsandia izan nahi duena ezagutzen lagunduko dizu. Ilenak maitasunaren penak eta tristurak dakartza, kontuz ilenak uxatu duenarekin… Fideltasunetik bekaitza garatu al daiteke? Bai? Hori uxatuko du ba erromeroak. Izpilikuak jabalaldian soseguzko pairakortasunez bekaitza bizitzen duena urrunduko dizu. Bortusai indartsuak pentsakizun eta gogamen ezkorreneko jendea aldenduko du. Kaktusek, berriz, zure zori ona eta goraldia ezin eraman dutenak alboratuko dituzte. Sorginak hala dio. Baita uxatutakoa agurtzeko, bekaitzaren adar bati helduta oihu egiteko ere: “Txutxu egin dagizula”. 

Gaitz erdi eta lotsa oneko nekazariak
2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta... (+)
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo
2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo... (+)
Sua lotzen duen lorea
2025-05-26 | Jakoba Errekondo
Egurra lorarazteko gai da. Egurra lore bihurtzen du, bai, izan zurgin, arotz, zur-langile, zur-lantzaile, maiasturu, benuzer edo menuzer, zur-apaintzaile, zur-egintzaile, zuharotz, zurgile, zurgin-neska edo zurgin-mutil... (+)
Pagotxa eta beste pagotxak
2025-05-19 | Jakoba Errekondo
A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten... (+)
Baso bat da dolarea, baita sagardoa ere
2025-05-12 | Jakoba Errekondo
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.  (+)
gora