Zemendian erein garie, idien apatxean be.

‘Ategorrietan Fisterra’ liburuan ekoedizioaren irizpideak bermatu ditugu

Ategorrietan Fisterra liburuan, ARGIAren beste argitalpenetan bezala, ekoedizioaren irizpideak bermatu ditugu. Ekoedizioa argitalpenen ingurumen inpaktua aztertzea, gutxitzea eta sustatzea da, balio-katearen etapa bakoitzean: proiektuaren diseinu, ekoizpen, merkaturatze eta hartzaileari entregatzeko faseetan. Ale bakoitza ekoizteak Google 1,1 milisegunduz erabiltzeak sortzen duen karbono aztarna bera eragin du.


2026ko apirilaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Liburu hau ekoeditatua izan da, tokiko inprentan ekoitzia eta bertan biltegiratua.

Liburu hau tokiko inprentan ekoiztua da (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) ARGIAren enpresa taldeko eta langileen jabetzakoa den Antza inprentan, bertatik bertara. Inprenta hau Europar Batasuneko ekokudeaketa eta ekoauditoria prozesuan dago. Liburuen biltegia ere bertan dagoenez, ekoizpen prozesuko bi kate-begi hauetan ez dugu aparteko garraiobiderik, ibilbidea optimizatuta dago, ondorioz, isuri kutsakorrak nabarmen murrizten dira.

Paper birziklatua eta FSC (basoen kudeaketa jasangarria) ziurtagiria daraman papera erabiltzeaz gain, ziurtatutako tinta begetala eta metal astunik gabekoa baliatzen dugu. Kasu honetan, paper mota hauek erabili ditugu:

Azalean Magnosatin FSC (150g) eta barruan Steinbeis Select birziklatua FSC (130g).

Jatorri fosileko materialak ez erabiltzen saiatzen garenez, liburu hau ez dago plastifikatuta, gordetzeko plastikorik gabeko bilgarria darama, baita kartoi birziklatua ere.

Argitaraldi neurtua bermatzen dugu, liburuak alferrik galdu eta hondakin berririk sortu gabe. Argitaraldiaren kopurua erabakitzeko garaian merkatu azterketa sakona egiten dugu.

ARGIA Kataluniako Institut de la Ecoedició erakundearen bazkide da. Ingurumenaren eta ekosistema jasangarri baten aldeko jarrera aktiboa hartzen laguntzen digu.

Azkenik esan, ARGIA ekonomia sozial eraldatzaileko erakundea dela. Olatukoop sareko bazkide da eta honen helburua da Euskal Herriko sozioekonomia eta lurraldeak eraldatzea, bizitza bizigarriak posible egiteko.

Aztarna ekologikoa

Taula honek laburbiltzen du liburu honek ingurumenean duen eragina, bere sorkuntzatik zure eskuetara iritsi arte.

Lurra eta kultura ardatz dituen festa egingo dute Amillubin maiatzaren 16an
2026-03-31 | ARGIA
Hirugarren Udaberri Festa egingo dute Amillubi proiektuan, Zestoako (Gipuzkoa) Amilibia baserrian, "Lurra oinarri, utopien bidean" lemapean. Goizetik iluntzera iraungo duen egitaraua aurkeztu dute, hausnarketa, elikadura... (+)
4x09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia)
2026-03-23 | Bizi Baratzea, ARGIA
Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira... Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau... (+)
4x07: GARO EDO IRATZEAREN KULTURA... Etorkizunean ere erabilgarri | Iñaki Sanz Azkue
2026-02-11 | ARGIA, Bizi Baratzea
Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik,... (+)
Putzua testu-liburu
Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Gidoia: Mikel Garcia... (+)
Zaldibarko alkate ohia inputatu dute, zabortegia zabaltzeko lanen berri ez ematea egotzita
2026-01-29 | ARGIA
Hirigintzari loturiko ustezko prebarikazio delituengatik inputatu dute 2011 eta 2018 artean EH Bildu ordezkatuta Zaldibarko alkate izan zen Arantza Baigorri, bi udal arkitekto eta idazkariarekin... (+)
gora