Lurrak esan zion: emaidan eta emango dinat.

Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe ekoizleen kalitate zigilua, eta Nature et Progrès Frantziako Estatuko Berme Sistema Parte hartzailea.

Aintzira Oñederra
Aintzira Oñederra

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.

Goiuri Alberdi
Goiuri Alberdi

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.


2025eko uztailaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Edozein elikagai dendatako apalategietan nabari dugun zigilu eta etiketa festaren aurrean, jakinekoa da herritarra galduta eta babesgabe sentitzen dela, are eta gehiago azken urteetan hedatu den greenwashing-a eta agroekologia kontzeptuaren kooptazioa medio. Egoera honen aurrean, ezinbestekoa ikusi da merkatu globalizatuaren logikari alternatibak bilatzen dizkioten zigiluen elkar-elikatzea, izan ere, zigiluen biziraupena eta hauek alternatibak eraikitzeko erakusten duten gaitasuna hartu-eman horren araberakoa da. Bereziki, Kontseilutik sustatzen den zigilu ekologiko ofizialaren eta EHKO Berme Sistema Parte hartzailearen (BSP) arteko sinergiez dihardugu.

Ekolurra zigilu ekologiko ofizialak euskarri sendo bat ezartzen du, tokian tokiko zikloetan oinarritzen diren, bioaniztasunaren alde egiten duten, eta ongarri kimiko, pestizida, eta naturalak ez diren bestelako gai sintetikoak erabiltzen ez dituzten etxaldeak identifikatuta. Horretarako, kontrol mekanismo, azpiegitura eta baliabide ekonomiko egonkortuak ditu.

BSPak, berriz, eraldaketa soziala jomuga duten ekimenak dira. Etxaldeei bere osotasunean begiratzen diete, ekoizpenean aplikatzen diren praktika ekologikoetatik harago, nekazal ereduari lotutako bestelako irizpide sozial eta politikoek ere garrantzia hartzen dute: besteak beste, ekofeminismoaren oinarriek edo elikadura segurtasuna bermatzeko gaitasunak. BSPek, ordea, ez dute politika publikoen inongo babesik, eta zentzu horretan, antzeko ekimenak aitortu eta ikusgarri egiteak duen garrantzia aldarrikatu da jardunaldian, baliabideak eskuragarri jarrita eta gobernantza ereduetan antzeko ekimen alternatiboei ere leku emanda.

Nature et Progrès Frantziako BSPak erakutsi du gaitasunik gizartea agroekologiaren bidean jarri eta kontsumo ohiturak eraldatzeko. Azken finean, kontsumitzaileak euren erosketa ahalmenaren bitartez neurtu beharrean, herritarrak elikadura sistema alternatiboen antolaketarako subjektu aktibo bilakatu dira. Ekimena herritarren eskutik sortua izan zen, gizartearen beharrei erantzuteko. Horixe da mahai inguruan parte hartu duten beste zigilu eta identifikatzaileekin alderatuta erakutsi duten abantaila nagusia. Lehen sektoreko eragileen eta gizarte mugimenduaren arteko benetako zubiak egonkortu dituzte eta inora ez daramaten epaiketetatik harago, elkar bat egitea lortu dute.

Beraz, jardunaldiak erakutsi digu ezinbestekoa dela sinergiak aurkitzea, eta zigilu bakoitzaren sustapena sinergia horietan oinarritzea. Bestalde, sinergia horiek egun inposatzen den eredu globalizatuari aurre egiteko sortu diren beste alternatibak indartzen dituztenez, elikaduraren alorrean antolatu diren ekimenetatik harago, energia eredua, lan esparrua edo harremantzeko moduak jomugan jartzen dituzten bestelako alternatibak ere barne bildu beharko genituzke. Horretarako, Euskal Herri mailako subjektu erreferente bat ezartzearen beharra aipatu da. Bitartean, elikaduratik, EHKOlektiboak agroekologiaren aldeko bidean lanean jarraituko du tinko.

Beste behin ere... ezer ez aldatzeko
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat... (+)
Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak
Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura... (+)
Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta. (+)
Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino
EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu... (+)
“Narratiba berriak behar ditugu elikadura sistema aldatzeko”
2020an elikadura burujabetzaren aldeko akademiko batzuek adierazpen bat egin zioten Europar Batasunari: Itun Berdearen erdigunean dagoen hazkunde ekonomiko “berdearen” paradigmatik haratago joateko eskatu zioten.  EBko... (+)
gora