Aldatz gorrie, aldatz berrie

COP30: jet pribatuen uholde batek kutsatu du Belém

Hegazkin pribatuen trafikoa %60 hazi da azaroan Belémen, aurreko urtearekin konparatuta. Klima aldaketaren goi bileran parte hartu duten herrialde eta multinazionalen ordezkariek 297 hegaldi egin dituzte Brasilgo hirira eta 4.422 tona CO2 isuri dute, Mémoire Vive elkartearen arabera. Aldiz, goi bilerako azken ondorioetan ez dira energia fosilak aipatu ere egiten.


2025eko azaroaren 26a
Gailuarren logoak eta patinete elektriko batek egiten die ongi etorria Bélemen bisitariek.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“COP30ak erakutsi du kooperazio klimatikoa inoiz baino biziago dagoela, eta gizateria baturik mantentzen dela planeta bizigarri baten aldeko borrokan”. Hala bota zuen Klima Aldaketarako NBEren idazkari exekutibo Simón Stiellek Bélemen, Brasilen, klimaren goi bilera ixteko hitzaldian, pasa den larunbatean. Ez dakigu berak, baina bera entzuten ari zirenetatik askok abioi pribatua hartu zuten txalo egin eta segidan, kerosenoaren abiaduran etxera itzultzeko.

Mémoire Vive elkarteak egin eta Reporterre hedabideak argitaraturiko ikerketa baten arabera, Brasilgo hirian COP30 egin den egunetan, azaroaren 5etik 23ra, jet pribatuen luxuzko hegaldien trafikoa %60 hazi da, aurreko urtearekin konparatuta. Zehazki, elkarteak mota horretako 297 hegaldi zenbatu ditu.

Mémorie Vivek atondutako mapa hegaldi guztiekin.

Hegaldi gehienak goi bileran parte hartu dute herrialdeetako buruzagiek edo lobbygintzan ari diren ordezkariek pleitaturikoak izan dira. Hidrokarburoen sektoreak, adibidez, 1.600 ordezkari bidali ditu Bélemera, eta agroindustriak 300 lobby edo presio-talde baino gehiago: “Horiek ez dute belaontzi batera jauzi egin, kutsadura sortu gabe brasildar kostaldera nabigatzeko”, azaldu du Reporterre-k ironiaz.

Norena da Bombardier hori?

Mémorie Vive elkarteak, hegaldiak monitorizatzean, horietako batzuen jatorria ere atzeman du. Esaterako, Bombardier Global 5000 abioia TotalEnergies petrolio konpainiaren jabetzakoa da, eta haren zuzendari nagusi Patrick Pouyanne zein bere talde guztia zuzenean eraman zituen Paristik Bélemera.

Gure planeta zaintzeko itxura eginez, hamaika kontu negoziatzen dira mundu mailako ingurumen goi bilera garrantzitsuenean, eta hori galdu nahi izan ez duten meatzaritza multinazionalen edo bankuen ordezkariek ere ez dute preseski autobus linea erregularraren txartela erosita bidaiatu Brasilera. Reporterre-n arabera, 135 hegaldik “jabe pribatua” zuten eta beste 60 alokairuzko enpresa pribatuei lotuta zeuden, Amazom Green Taxi Aereo eta antzekoak.

Bélemgo nazioarteko aireportua, Brasilgo garrantzitsuenetako bat da. Bélemgo aireportua

Karbono dioxidoa, haizeak eraman du

Hegaldi horiek guztiek 4.422 tona CO2 isuri dituztela kalkulatu dute, baina soilik azkeneko eskala kontuan edukita, eta seguruenik kutsadura handiagoa izango da. Frantziako mandatari Emmanuel Macronek hartutako hegazkinak, adibidez, Bélemera bidaiatu zuen Salvador da Bahiatik, baina badakigu ondoren Mexikora egin zuela, Eliseora itzuli aurretik.

Bitartean, lurraren berotzearen erantzule nagusi diren erregai fosilei ez zaie aipamen ttipiena egin COP30eko azken ondorioetan. Agian, hegazkin horien propultsio iturri nagusia haizeak eramaten dituen hitzak baino ez direlako.

Ehundik gora izan daitezke Kongoko kobalto meatzean hildakoak, militarren tiroek eragindako izualdiaren ondorioz
2025-11-18 | Urko Apaolaza Avila
Lualaba eskualdean dagoen meatzean jendeak tiro hotsak entzun eta ihesean hasi denean, egurrezko egitura bat eta lurrazala behera erori dira. Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernuak oraingoz... (+)
AHTren lotune berrirako zundaketa lanetan ez laguntzeko eskatu diete kalteturiko udalei
2025-11-12 | Urko Apaolaza Avila
Stop AHT Zundaketak plataformak azaldu duenez, Espainiako Garraio Ministerioak duela hilabete proposaturiko aukerak ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen artean.... (+)
Valentzian kontzesionarioak distiratsu, auzoko eskolak oraindik lokatzetan
2025-10-26 | Urko Apaolaza Avila
Urtea pasa da Valentzian denborale batek inguruak txikitu eta berrehun hildakotik gora utzi zituenetik. Baina urtebete ondoren, kalte larriak jasan zituzten herrietako auzo txiroetan jarraitzen... (+)
Lyo... zer? Lyocell, Galizia sutu duen industriaren modako hitza
2025-10-05 | Urko Apaolaza Avila
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia... (+)
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela
2025-09-10 | Urko Apaolaza Avila
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa... (+)
gora