Urria usoaren galgarria

Baratze eta sukalde munizipala, herri langileek aurrera eramanak

Urteak daramatzate Urruñako Herriko Etxean zirkuitu laburrak eta tokiko elikadura bultzatzen. “COVID-19a bizi izan genuenean argi gelditu zen hurbileko mozkinak beharrezkoak direla, kamioiak hiru egunez gelditzen badira aski gaizki gelditzen baikara gehienak”, adirazi du Marie Christine Elizondo zinegoziak, laborantza eta elikadura gaien arduradunak. 2020an sartu ziren udalean, eta bi proiektu garrantzitsu jarri dituzte martxan tarte honetan: herriko etxearen baratzea sortzea, eta sukalde munizipala eraikitzea.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko abenduaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Herrian bazegoen lur bat, gu sartu aurretik eraikitzeko erabili nahi zena, baina erabaki genuen egokiago zela lur hori baratzegintzari eskaintzea”, dio Elizondok. Lur sail horretan jarri zuten Herriko Etxearen baratzea, eta 1.700 metro koadro negutegi, kanpoan barazkiak jartzeko hektarea erdi soro eta arbolak jarri dituzten beste lursail bat ere badituzte. Aldi berean, Urruñako eta hurbileko laborariekin lanketa egin zuten, haien mozkinak non eta nola saltzen zituzten ikusteko eta haiekin harremanetan jartzeko.

Herri langileak dira baratzean aritzen direnak. Bat ari da herriko baratzean nekazari, baina puntualki, lan karga handiagoa dagoenetan, beste herri langileek ere laguntzen diote. “Negutegietan domotika sartzea erabaki dugu, eskulana ahal bezain arina izan dezan baratzezainak. Larunbat edo igandez negutegiak pixka bat ireki edo arrosatu behar badira, adibidez, horiek tablet bidez egiten ahalko dira”.

Herri sukaldea martxan

Proiektuaren bigarren hanka sukalde munizipala da. Nizatik hurbil dagoen Mouans-Sartoux herrian izan ziren Herriko Etxeko kideak bisitan, han 2021etik antzeko proiektu bat martxan baitzuten. “Hango eredua ikusita, hemen baratzea eta sukaldea lotzeko egitasmoa garatzea erabaki genuen”. 2025. urte hasieran ekin zieten eraikinaren obrei, eta hamar hilabetetan bukatu dute. “Sukaldean aritzeko lau langile hartu ditugu, eta 300 bazkari banatzen dira egunero, baina 800era irits gaitezke”. Momentuz, eskola publikoak hornitzen ditu sukaldeak, baina adineko jendeari etxerako menuak eskaintzea eta herriko ikastola ere hornitzea dituzte helburu.

“Baratzetik ez da nahikoa janari ateratzen sukaldea hornitzeko, eta gainerako produktu guztiak ez dira Km-0 izaten ahal, baina saiatzen gara ahal bezain hurbilekoak izan daitezen eta mozkinen kalitatea bermatzen”. Departamenduan lehenbizikoak dira horrelako egitasmo bat martxan jartzen, eta Elizondok nabarmendu du proiektuak interesa piztu duela inguruko herrietan.

Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan
2026-03-02 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa... (+)
Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian
2026-02-23 | Garazi Zabaleta
2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea... (+)
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika
2026-02-22 | Garazi Zabaleta
Europa-Mercosur akordioa gauzatzeko arriskua mahai gainean den honetan, Europa berriz ere bidegurutzean da: tokiko elikadura sistemak indartzearen alde egin, edo elikagaiak mundu globalizatuko negozioetarako merkantzia... (+)
Baratzezain izatetik erlezain izatera
2026-02-16 | Garazi Zabaleta
Duela 26 bat urte iritsi ziren Ali Orue zeberioarra eta Edu Brugos laudioarra Zioarraga auzora, Zuiara (Araba). Bizitoki aldaketarekin batera bizitza eta ogibidea aldatzeko gogoz... (+)
Hiritik landa eremurako bizitza aldaketarako, ogia bide
2026-02-09 | Garazi Zabaleta
2012an iritsi ziren Maeztura (Araba) Natxo Beltran de Heredia eta Anna Minguella. “Bartzelonan bizi ginen eta multinazional batentzat egiten genuen lan, baina denbora generaman landa... (+)
gora