Izotzila, hotzak hila; otsaila firili-faraila; martxoa dinbirri-danbarra; apirila biribila, urdandegian hila.

Azokako postutik begira

Goizean goizetik norbere postuan aste guztiko lana mahai gainean jarriz. Bateko bezperan bildutako aza, azenario, sagar eta intxaur, besteko hilabete ontzen edukitako gazta edo ezti ontziratu berria. Hasi dira joan etorrian karro, kapaxo eta motxilak. Bati fruta erosi, besteari ogia, lagunekin izango duen bazkarirako menua prestatu…

Mattin Jauregi
Mattin Jauregi

Balerdipeko erleak proiektuko kidea

Inaxio Arin
Inaxio Arin

Balerdipeko erleak proiektuko kidea


2023ko azaroaren 27a
Tolosako azoka, larunbata goizetan. Argazkia: euskadigastronomica.eus
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Baina nor da azokara gerturatu dena bere erosketak egitera? Karrorik gabe, eskuak atzean ikusmira dabilenak ia postu guztietan esaten ditu kontuak baina erosketarik ez du egiten, eta karro handia daramanak jendea izango du bazkaltzen, denetik sartzen baitu bertan.

Azoka ez da toki txarra kontuak esateko eta entzuteko, galdetzeko zergatik ez zaizkion norberari postukoak bezain porru ederrak atera, edo zergatik dagoen eztia aurreko astekoa baino ilunago…

Tratua zuzena da erosle saltzaileen artean, izenez ez bada baserriaren izenez ezagutzen gaituzte astero pasatzen direnek. Baloratzen dute produktua, ekoizlea eta tratua, baita guk beraiek ere. Azokako erosleek mantentzen baitute lehen sektorearen zati bat bizirik.

Beharrik ez duten erosleak ere pasatzen dira postutik, "aste honetan badut eztia eta hurrengoan erosiko" duela esatera. Ez al da zoragarria?

Horregatik egiten dugu lan, ilusioz beterik azokan produkturik ederrenak edukitzeko, gure erosleen arteko tratuak hartu emanean jarrai dezan.

Badakizu, tarterik baduzu pasa azokatik: bada zer ikusi, ikasi eta erosi.

Atzera begiratuta
2026-05-25 | Mattin Jauregi
Transhumantziako egunek badute zerbait berezia. Goizetik hasi eta kilometroak pilatzen dira, erlauntzak atzean ditugula paisaia aldatzen da, lurralde batetik bestera erleekin batera mugitzen gara. Bidean,... (+)
Esaera zaharren haria
2026-03-30 | Mattin Jauregi
Aurreko hilabeteetan erleei entzuteaz eta begiratzen ikasteaz idatzi dut. Erlauntzaren aurrean geldituta, presarik gabe, naturak zer esaten duen ulertzen saiatzeaz. Baina azkenaldian beste gauza batean... (+)
Erleak badaki zer egiten duen, guk ez beti
2026-02-23 | Mattin Jauregi
Aurreko hilabeteko iritzian erleei eta naturari entzuten ikastearen garrantziaz idatzi nuen. Ez belarriekin bakarrik, baizik eta barrutik: presarik gabe, erlauntzaren aurrean gelditu eta zerbait esaten... (+)
Isiltasuna
2026-01-26 | Mattin Jauregi
Erleak zarata handirik gabe bizi dira. Hurbiltzen zarenean entzuten zaien burrunba ez da oihu bat, ezta abisu bat ere: lanaren soinua da. Isiltasun antolatu bat.... (+)
Erlea sakratua: galzorian dagoen errespetu zaharra
2025-12-29 | Mattin Jauregi
Gure herriaren istorio zaharrak bilatzen hasi orduko, beti agertzen dira erleak, antzina isilean baina irmo bizi ziren maisu txiki horiek. Egunero ez dut beste konturik.... (+)
gora