Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Idien kanpaia

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2015eko abenduaren 09a
Nekazaria eta haren alaba, idi parearen alboan geldirik angelusa errezatzen, XX. mende hasieran.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zenbat ordu eman ote dute gure nekazariek zerutik datorrenaren peskizan? Eta igaro beharko dituztenak. Sekula santan ez da eguraldiarekin letorkeenaren beldur hori galduko; ezkutatu, aldendu, haizatu bai, baina betirako uxatzea ezinezkoa. 

Baratzeetako musika eta doinuak entzunez herriko ortuetatik bira polita osatu dugu Beran; 16. ERTZ ekimenak antolatu du, eta ikaragarri aberatsa izan da, herriero beharko lukeen eskola horietakoa. Musikariak baratzea janzten, landareen komunikazioaren doinuak, lurpeko soinuen baratzea, baratzean landatutako argazkiak, barazki gordinak hozkatu eta ahoko errotan txikitzearen kontzertu erromatarra eta ezkilak jotzea. Kanpaiak jotzea bai. 

Ezkila jole laukote ederra bildu zen Kaxernako gaineko herri baratzeetan: Aramaiotik, Aixolako Lantoko Pedro Azkargorta, Aretxabaletako Areantza auzoko Etxebarriko Julen Abasolo eta Arabako Lautadako Burgeluko Boni Jausoro eta Nati Lopez de Munain.

Nekazaritzari lotutako joaldiak eskaini zituzten. Bakoitzak bere ekosistemako joaldiak. Jo aurretik, dangako bakoitzaren nondik norakoak azaldu, bi kanpaien mingainei motzean heldu, bakoitza esku banatan, eta kanpai deiak dan-danba. Bertatik bertara, oilo ipurdia jartzeko modukoak; bailarari begira, hotsa nola hedatzen zen ikus zitekeen. 

Garbantzu-kanpaia entzun genuen, larunbatetan jotzen dena; igandean txitxirioa (Cicer arietinum) jaten den eguna izanik, bezperan gogoratzea, beratzen jartzea ez ahazteko ote? Hodei-kanpaiak zerua belztu eta ekaitz beldurra denean jotzen da, hodeiak ura besterik ez zezan utz eta harria eta txingorra urruntzeko. Kanpaion lagungarri, apaizak eliz atarian konjuruak egingo ditu eta baserrietako larrainetan, sanjoanetan bedeinkatutako belar sortako ale batzuk erreko dira, pala gaineko surtako brasetan. Letxuga-kanpaia ere jo zuten, maiatzeko eta iraileko santikurutzeen artean eguerdiko angelusean jotzen dena; garai batean hori zen letxuga edo uraza (Lactuca sativa) izaten zen sasoia. Angelusa abemarietarako unea da, eta lana, edozein dela ere, bere horretan utzi eta errezatzera jarri behar. Idi pare batzuek ezagutzen omen zuten doinua, eta lanean ari baziren, entzun orduko geratu. Errezatzen ari zenari barre ttikia egingo zioten... 

Ardoa eta azukrea
2026-10-19 | Jakoba Errekondo
Ospatu beharra dago! Azkenaldi honetan ospakizuna ospakizunaren atzetik dugu inguruan. Horrelakoetan etxeko sagardoa nagusi da; dagoeneko upel, bukoi eta barrikak irakiten ari dira, hurrengo urtean... (+)
Babazaletzea
2026-10-12 | Jakoba Errekondo
Bada istilu eta nahaste-borrastea. Bada, izan ere, baba. Noizkoa ote da “baba” izena? Eta zer landare izendatzen zuen lehen hartan? Eta zer landare izendatzen du... (+)
Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
Udazkenari ekiten: urrigiro ereingiro
2026-09-28 | Jakoba Errekondo
Gaurkoan, lanera! Uda azkenak eta udazkenaren hasierak badute garai bitxia izateko nahiko zantzu, aizkomenteko urte arrunt xamarretan, behintzat. Eguzki-mugaren indarrik ez du, baina ekinozioa izateak... (+)
Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
gora