Apiril biribil, egun erein bihar hil.

Buruntza zentral eolikoa ez eraikitzea erabaki du Mendiko Haizie enpresak

Buruntza mendian hiru haize errota handi eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen 2024ko abenduan Mendiko Haizie SL enpresak. Andoain, Urnieta eta Lasarte-Oriako lurrei eragingo zien proiektuak. ARGIAk jakin duenez, enpresak zentral hori ez eraikitzea erabaki du.


2025eko azaroaren 04a
Buruntza mendiak 442 metro ditu eta egun proiektatzen dituzten makroeolikoek 200 metro inguru.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Harrobi bat dago Buruntza mendian, eta zentral eolikoa egitekotan, harrobiko langileen segurtasuna bermatu behar izatea jarri zion Jaurlaritzak baldintza tekniko gisa Mendiko Haizie SL enpresari. Enpresak argudiatu du baldintza horietan proiektua ez dela bideragarria eta beraz, uko egin dio proiektuari.

Buruntza mendi gastatua, aireko irudian. Burdin Aroko herrixka bat dago, 1 zenbakidun gunean. sitioshistoricos.com
Nor da Mendiko Haizie SL?

Mendiko Haizie SL enpresa Erasp Spain SL-ren jabetzako enpresa gisa sortu zen 2023ko uztailean. Baina Erasp Spain-ek geroztik jakinarazi du izena aldatu duela eta Aspiravi Spain SLU dela orain. 

Asparavi enpresa belgikarra da Barakaldo eta Trapagarango Argalario mendian Iparaixe II zentral eolikoa eraiki nahi zuena, eta Jaurlaritzak proiektua artxibatu diena, Crónica Vasca hedabideak argitaratu zuen albistearen arabera.

Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
Kobre meatzeak zabaltzeko lehen urratsak Lizarraldean eta Zangotzan
2026-07-06 | Estitxu Eizagirre
Sorladako Udalak (Nafarroa) baimena eman dio Iberian Copper S.L.U. enpresari lur komunaletan meatzaritzarako egokia den jakiteko ikerketa lanak egin ditzan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri Lizarraldeko... (+)
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?
2026-06-10 | Estitxu Eizagirre
Arlo juridikoa izango du erdigunean ekainaren 19an Azpeitian (Gipuzkoa) egingo den Udako Euskal Unibertsitatearen Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistema ikuspegi juridikotik politika publikoetan jardunaldiak.... (+)
gora