Zer da belar txar bat? Onurak ezagutzen ez dizkiogun landarea.

3x03: Landareak berpizten dituen gizona


2025eko azaroaren 03a

Ingalaterrako lorategiak maite ditugu. The poison garden lorategiari buruz aritu ginen podcasteko hamargarren saioan eta gaur Kew Gardens lorategiari buruz arituko gara. Londresen dago kokatua eta munduan dagoen landare bilduma handiena dago bertan. Hango lorezainen artean dago Carlos Magdalena asturiarra. Bere lanaren berezitasunak aipatu ditugu, nola aditua den desagertutako landareak, batez ere tropikalak, berpizten. Berpizteaz gain jatorrizko ekosistemetan nola txertatzen dituen ere kontatu dugu. Bere lana ezagutarazteko eta omentzako asmoz ekarri dugu, hemen duzue albistea.

Gaurko sendabelarra birika-belarra (Pulmonaria officinalis) izango da, askorentzat oraindik ere ezezaguna den landarea. Urte sasoi honetan arnas-bideetarako sendabelar ezberdinak erabiltzen ditugu, bakarrik edo nahasian. Birika-belarra udazkenean bil dezakegu eta bera hutsik hartzea ere ideia ona da.

Gomendioa birika-belarrarekin egin dugu. Aplikazio asko ditu, baina akaso infusioa eta xarabea izango dira erabilgarrienak. Udazkenean goizean baraurik infusioa hartuz gero, birikak indartuko ditugu, gaitzen aurre zaintza eginez. Sortzetiko gaitza duenak edo arrazoiren batengatik birikak ahulduak dituenak epe luzeagoan hartu behar luke, sei edo zortzi hilabetean jarraian. Infusiotarako zein xarabea egiteko, une hauetan bildu eta etxeko botikinean eduki behar genuke, ez baitakigu nolako negua etorriko zaigun.

multimedia
:: ::
3x05: Genomarik handiena, garoarena
2025-12-01 | ARGIA, Bizi Baratzea
Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du... (+)
4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga
2025-11-26 | ARGIA, Bizi Baratzea
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du,... (+)
3x04: Udazkeneko erorierarentzat bost sendabelar
2025-11-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Sandra Diaz biologo argentinarraren ekarpen interesgarriekin hasi gara gaurkoan. Bide horretatik, etorkizunaz, gure zein landareen etorkizunaz, biodibertsitateari buruz eta kontsumokeriak eta ingurumen arazoek hartu duten... (+)
4x02: Lurramatik saio berezia
Zuzeneko emanaldia egin dugu azaroaren 8an Lurramatik, Kanalduderekin elkarlanean. Laborantza herrikoiaren besta giroa eta puntako elkarrizketatuak ekarri dizkigute Mattin Jauregik eta Eli Pagolak: Sor markez... (+)
Egonarria Lurramatik zuzenean: 'Bihar ere laborari'
Egonarriaren saio berezia eskaini dugu zuzenean Lurramatik, Eli Pagola eta Mattin Jauregik gidatuta, eta Kanalduderekin elkarlanean. Miarritzeko Irati erakustazokan egiten ari dira laborantza herrikoiaren azokaren 20. edizioa, 'Bihar... (+)
gora