Adinarendako sendabelarrik ez

Terminator

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2015eko martxoaren 10a
Bigarren belaunaldiko haziak antzu bihurtzeko sortu zen Terminator teknologia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ez da, ez, film baten izena. Baina fikzio izugarrienak baino gehiago izutzen duen errealitatea da. Gordina. Terminator. Deuseztatzailea, ezereza dakarrena.

Hazietan garatu den teknika bati esaten zaio terminator. Transgenikoak sortu dituzten enpresek negozioa areagotzera bideratua. Beren botere gosea berdintze aldera ekin zioten terminator-aren ildoari. Funtsean, erraza da: landare transgeniko bat asmatzen da, eta, jakina, patentatu egiten da; aldatutako geneen eraginez ezaugarri bereziak izango ditu, eta gene horiek landareak sortuko dituen hazietan transmitituko dira. Beraz, bigarren belaunaldiko haziak hedatzen direnean patenteak babesten duen negozioa nahi gabe ere hedatzen da. Horrek, noski, patentearen balioa urardotzen du, eta garbi diote: hazi bioteknologiko horiek sortzeko inbertsio erraldoiak egin dituzten enpresen interesak babestu behar dira.

Patenteena negozio gutxitxo, nonbait, eta gehiago behar. Nondik edo handik boterea puztu behar, aseezinak dira. Hamar enpresak dute beren esku munduan erabiltzen diren hazi komertzialen merkatuaren erdia. Terminator-ak denon elikaduraren jabe egingo ditu: terminator hazitik sortzen den landareak emandako haziak antzuak izango dira. Erein eta ez dira jaiotzeko gauza izango. Eta inguruan kutsatzen direnak ere antzutuko ditu.

Transgenikoek inolako onurarik ez dakartela pentsatzen dugunok gene horiek hara-hona ibiltzea kalte izugarriak eragiten ari dela diogu. Betiko tokiko nekazaritza egiten den alderdietan, gene txar horiek, polenaren bidez, bertako haziak kutsatzen dituzte. Lore arteko truke ziztrin horrek betirako izorratuko ditu milaka urtean hautatuz, hobetuz eta trukatuz zaindu diren aldaeren haziak. Hamaika belaunaldiren lana, pikutara. Lehen, gaitz erdi, gene bat txertatzen zitzaion. Orain, gaitza erabatekoa, haziak ernatzeko gauza ez direla geratuko dira. Lehen, transgenikoak nahi dituzten nekazari industrialek soilik erosi behar zituzten hazi horiek. Laster mundu osoak beharko ditu. Negozio biribila. Patenteenaren aldean monopolio sendoagoa.

Oraingoz galarazita dago. Itxuraz. Baina saioetan erabili izan diren geneak hor dabiltza, airean, hara-hona...

Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
Udazkenari ekiten: urrigiro ereingiro
2026-09-28 | Jakoba Errekondo
Gaurkoan, lanera! Uda azkenak eta udazkenaren hasierak badute garai bitxia izateko nahiko zantzu, aizkomenteko urte arrunt xamarretan, behintzat. Eguzki-mugaren indarrik ez du, baina ekinozioa izateak... (+)
Lurzoruaren osasuna neurtzen
2026-09-21 | Jakoba Errekondo
Tomas Gerrikagoitia Urionaguena Alegria baserriko ziortza-bolibartarrak (1909-1997) ederki asko idatzi zuen herri bereko Zeinke auzoko Goikoetxe baserrira morroi joateko esperientzia eta Arantza eta larrosa. Nire... (+)
Kirofanoko zuhaitza, hil eta bizi bat direnekoa
2026-09-14 | Jakoba Errekondo
Adin nagusiko egin naiz duela gutxi: lehen infartu hartatik bizirik atera, iraun eta bizi; bizitza berrian adindun. Eskerrik asko Miren Telleria Arrieta kardiologoari eta bere... (+)
Zer erein eta landatu, udazkena osasunarekin urratzeko
2026-09-07 | Jakoba Errekondo
Iraila udazkeneko maiatza dela esan ohi da. Hori horrela, abuztua apirila izango da, ezta? Jokoak joko, irail-abuztuak ereiteko sasoi aproposa dira. Aurreak erakusten du atzea... (+)
gora