Uztaileko arrabotsak laket ditu mahatsak

Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea, bioaniztasuna sustatzea eta jolaserako eta heziketarako baliabide izatea.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2024ko otsailaren 27a
Argazkia: Remontival
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eguzkiak bete-betean berotzen zuen asfaltoa, eta hotza ari zuelarik, babesik ez zegoen patioan. Orain, beroa egiten duenean freskatzeko eta hotz handitik babesteko soluzio naturala du jolastokiak: asfaltoaren ordez lurra jarri eta bertako 40 zuhaitz landatu dituzte (haritza, artea, makala, astigarra, intxaurrondoa, basaka eta ezkia), 40 zuhaixka (gurbitza, erramua, abeldarra eta photinia), eta 80 landare aromatiko eta lore-haztegi (erromeroa, izpilikua, salbia eta gaura). Erliebe ezberdinak dituen zelaia da, esertzeko hiru bankurekin eta drainatze-jasangarrirako ureztatze sistemarekin.

Landatze fasean parte hartu dute ikasleek. Ez alferrik, patioak helburu hezitzailea izatea eta edozein ikasgairen osagarri izatea ere nahi du ikastetxeak. Klima-egokitzapena oinarri duen patioak psikomotrizitatea bultzatzea ere badu xede, jolasaren bidez.

Berdeguneen garrantziaz jabeturik, gero eta eskola gehiago ari da ikastetxeko kanpo-espazioetan natura txertatzen, eta adibide argia da hau. Patio berria Ametz Garcia eta Nora Solano eskolako ikasleek inauguratu dute, udaleko ordezkariak ondoan dituztela.

Eskola-jantokiko menuan intsektuak egotea lehengai fresko, natural eta hurbilekoak erabiltzearekin lotu du Hezkuntza sailburuak
Eskola-jantokietako menuen kalitateaz eta janarian zizareak agertzeaz galdetuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak erantzun du kalitatea prozesu osoan dagoela bermatuta eta intsektuak agertzea ez dela, berez,... (+)
Aldaketa hormonal eta emozional betean zaude, eta inork ez dizu esan andropausia dela
Gezurra dirudi zeinen ezezaguna den andropausia, adin batetik aurrera testosteronaren galerak eta hormona aldaketek gizonengan duten eragina. Ahulezia fisiko, fisiologiko eta emozionalez, zailtasun sexualez eta... (+)
44 sukalde berri iragarri dituzte eta hazten jarraitzen du sukalde propioa nahi duten ikastetxeen kopuruak
EAEko ikastetxeetan 28 sukalde in situ eta zonaldekako hamasei eraikiko dituztela dio Hezkuntza Sailaren azken azpiegitura planak. Sukaldeen mapa eguneratua argitaratu du EHIGEk: dagoeneko sukaldea... (+)
Platerean agertutako zizarea gertaera isolatua ez dela eta, eskoletako jangela eredua aldatzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jangelan ikasle batek indabetan zizare bat aurkitu ostean, herriko eskola publiko guztietako guraso elkarteak batu dira, catering enpresen bidez ematen den zerbitzuarekin... (+)
Eskolaz kanpoko ekintzetan ikasle guztiek parte hartu ahal izatea bermatzeko plana iragarri du Erresuma Batuak
Arte eta humanitateek protagonismoa berreskuratzea, ahozkotasunari garrantzia ematea, Adimen Artifizialari buruzko ikasgaia sortzea, EBacc ziurtagiri famatua kentzea… Berritasun ugari dakartzan hezkuntza erreforma iragarri du Erresuma... (+)
gora