Kilkirra udaran kantari, neguan hotzak dardari

Arxuria mendian errepide bat eraikitzeko egitasmoak kexua piztu du Saran eta Zugarramurdin

Delta hegal eta parapente hegaladiak proposatzen dituen Bidasoa Arxuria Group enpresa pribatuaren onurarako eraiki nahi dute errepidea. Zugarramurdiko eta Sarako herritarrak eta hautetsiak aurka badira ere, errepidea egitearen alde bozkatu berri du Baztango Udalak.

 


2023ko urriaren 05a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kilometro bateko errepide bat Arxuria mendian eraikitzearen alde bozkatu zuen Baztango Udalak irailaren 28an (EH Bildu izan zen aurka bozkatu zuen bakarra). Bozketak harridura eta haserrea eragin die Baztango Udalaren parte ez diren Sarako eta Zugarramurdiko herritar zein hautetsiei: "Baztango Herriko Etxeak ez gaitu ordezkatzen, baina proiektu honekin Zugarramurdiko eta Sarako herriak kaltetuak izanen dira, ez haiek". Beren iritzia kontuan hartu ez izana "errespetu faltatzat" eta "onartezintzat" jo dute Arxuria inguruko biztanleek.

Beren haserrea eta kezkak entzunarazteko prentsaurrekoa egin dute ostegun goiz honetan Zugarramurdin: errepidearen eraikitzeak, auto trafikoak eta mendi tontorreko delta hegal eta parapente joan-jinek kalteak eraginen lituzkete ingurumenean, Sarako eta Zugarramurdiko bizi kalitatean eta bertako nekazaritzan.

Enpresa pribatu baten onurarako

Delta hegal eta parapente hegaldiak proposatzen dituen Bidasoa Arxuria Group enpresa pribatuaren onurarako eraikitzeko erabakia ez dute onartzen. Gainera, harridura ere eragin die bozketak, Bidasoa Arxuria Groupeko buru Jorge Ibargoienek gibelera eginen zuela segurtatu zielako abuztuan: "Herritarrak ados ez bazaizte, ez dugu eginen". Egitasmoa aitzina doanez, mobilizatuko dira herritarrak. Lehen manifestazioa eginen dute Elizondon urriaren 21ean.

Sarako zein Zugarramurdiko Herriko Etxeek ere proiektua geldiarazteko bideak garatuko dituzte. Hala nola, Natura 2000 sailkatua izanik babestua da Arxuria mendiaren Sara aldeko mazela. Hori horrela, ingurumenaren eta bertako nekazarien lan baldintzen izenean, bertan lurreratzea debekatuko die Sarako herriko etxeak parapentistei eta delta hegalariei.

Turismoa masiboa

Zugarramurdik pairatu behar izaten duen turismo masiboa ere izan dute aipagai goizeko prentsaurrekoan. Errepide berri horrek egoera okertuko duela ohartarazi dute: "Turismo fluxu handi horiek gure mendietara hedatuko dira, Arxuriako kaskorat aise ailegatzea posible izanen baita. Gure herriak bizi duen inbasioa gure mendi, bidexka eta zerurat hedatuko da".

Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde. (+)
Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul... (+)
AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko... (+)
Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria "berdea"
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan... (+)
EH ez da salgai, legedia ere ez
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da,... (+)
gora