Azaro, azaro, erein eta itxaro.

47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025eko maiatzaren 09a
Egonkortze lanak argazkian ikus daitekeen magalari dagozkio. Arriskuaren aurrean, hor ikusten diren etxeak eraitsi egin zituzten.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2001ean ekin zitzaien Esako urtegia handitzeko lanei eta, berez, 2006rako amaituta egongo zirela aurreikusten zuten. Oraindik, ordea, amaitu gabe daude. Gaur egungo bukaera data ofiziala 2027koa da, baina iragarpen berriarekin ezagutzera eman da egonkortze lan horiek 36 hilabete beharko dituztela.

Horrez gain, laugarren moldaketak urtegiaren gainezkabideei –euri handien garaietan ura ateratzeko bideak– ere eragiten die eta, guztira, lau urte eta erdiko amaiera epea aurreikusten dute; horrek esan nahi du lanak nekez bukatuko direla 2030 baino lehen. Urtegiaren aurrekontua, magalean egindako lanak eta bideak egokitzen egindako lanekin, dagoeneko 500 milioi eurotik gora bideratu dira handitze lanetara, hasieran aurreikusitakoaren hirukoitza.

Magalen ezegonkortasuna

Obren atzerapena batez ere eskuin eta ezkerreko magalen ezegonkortasunaren ondorio da. 2006an eta 2007an irristatze handiak izan ziren urtegiaren ezkerreko magalean. 2012an eta 2013an presari eusten dion eskuineko magalean izan ziren irristatzeak. Azken horien ondorioz, bertan eraikitako El Mirador de Yesa eta Lasaitasuna urbanizazioak (104 etxebizitza) eraitsi behar izan zituzten, eta CHEk 160 milioi euroko kalte-ordainak eman behar izan zituen.

Mugimendu horiek guztiek hasierako obren lau moldaketa ekarri dituzte eta laugarrenean kokatzen dira orain iragarritako 47 milioiak. 2016an hasi ziren laugarren moldaketarekin, baina oraindik ez dira hari dagozkion obrak hasi, aldez aurretik Espainiako Estatu Kontseiluak onartu behar dituelako. Horrela, urtegiko lanak geldi daude 2023ko udaz geroztik, eta CHEk adierazi du lanak berriz aurten hasiko direla.

Beti segurua, beti segurtatzen

2024ko abenduaren amaieran Espainiako Gobernuko Trantsizio Ministerioak, Bel Pozueta EH Bilduko diputatuari erantzunez, baietsi zuen "urtegia bete egingo" zela eta "urtegia segurua" zela. CHEren arabera hasieratik izan da segurua, baina proiektua dagoeneko laugarren moldaketan dago, horietako bakoitza segurtasun arazo bati finkatutakoa.

Segurua zen, baina badaezpada, aipatu bi urbanizazioak eraitsi ziren. Segurua zen, baina badaezpada, hasierako 1.500 Hm3-ko ahalmena 1.079 Hm3-tan utzi zuten (gaur egun 460 Hm3 ditu). Segurua zen, baina adituei magalen egonkortasunari buruz agindutako azterketak etengabekoak izan dira, eta horietako guztietan argi gelditu den bakarra izan da magalak mugitu egiten direla.

Baina zenbateraino eta zein arriskurekin mugitzen dira? Hor daude gaiaren irakurketa desberdinak, baina orain, bada ezpada ere, beste 47 milioi bideratuko dira eskuin magalaren segurtasunera. CHEko lehendakari Carlos Arrazolak iragan astelehenean egindako adierazpenetan ere sumatu daiteke kezkarik orain arteko segurtasunari buruz: "Ika-mika handiak izan dira urtegi honetan, eta ez dugu nahi zalantzarik izatea haren segurtasunari buruz". Antonio Aretxabala geologoarena da lehentxeago aipatutako azterketa horietako bat, eta bere iritzia tinkoa da: "Magal hori ezegonkorra da eta ez dago egonkortzerik".

Gaiaz gehiago jakin nahi duenak iragan urtarrilean landu genuen erreportaje zabalera jo dezake: Esako urtegiaren handitzea: apurketaren mamua beti hor.

Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez... (+)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa... (+)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren... (+)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila
Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta... (+)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik
Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras... (+)
gora