Asteroko buletina
Urtarril hotza ikazkinaren poza.

Arriskuan dauden hegaztiak hiltzen ari dira aerosorgailuen aurka kolpatuta, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Martxoaren 10ean Bonelli arrano ar gaztea hil zen Zaragozan, talken aurkako sistema zuen aerosorgailu baten aurka jo ostean. Bistan denez, sistema ez da eraginkorra. Espezie horrek Araban egin ohi du hegan, Azazetako eta Laminoriako zentral eolikoak eraikitzeko asmoa duten zonaldean. 


2023ko martxoaren 17a
Josean Galera Arabako Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua eta Natividad López de Munain Ingurumeneko zuzendaria, iazko ekainean, Guardian Bonelli arrano bat askatzeko unean.

Arriskuan dauden hegazki harrapari enblematikoak hiltzen ari dira mendilerroetako aerosorgailuen aurka kolpatuta, Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu duenez. Aerosorgailu horietako batzuk talken aurkako geldialdi-sistema bat dute, baina ez dira eraginkorrak, hegaztien gorpuak agertzen ari baitira. Oraindik Arabako aerosorgailuek ez dute sistema hori, baina zentral eolikoetan instalatu nahi dute.

Martxoaren 10ean hil zen Bonelli arrano ar gaztea da horren adibide. Bonifacio izeneko arranoak talken aurkako sistema hori zuen aerosorgailu baten kontra jo zuen, Zaragozako San Francisco de Borjako zentral eolikoan. Hegaztia Europako Aquila a Life programan zegoen. 

Bonifacio Frantziatik zetorren. Guardian egokitu ondoren, gaztaroan askatu zuten. Elkarteak azaldu duenez, espezie horrek Gasteizko mendietan egin ohi du hegan, Azazetako eta Laminoriako zentral eolikoak eraikitzeko asmoa duten zonaldean.

Arabako Foru Aldundiak parte hartzen du Aquila a Life programan. 627.000 euro kudeatuko ditu ekintzetarako; horietatik 477.000 euro Europak jarriko ditu, eta gainerakoa Aldundiak berak. Proiektuan, besteak beste, arrano kumeei linea elektrikoak saihesten irakasten zaie. Izan ere, zentral eolikoek goi-tentsioko lineak behar dituzte bildutako energia sare elektrikora garraiatzeko. 

Arabako Mendiak Askek "iraingarria" eta "zentzugabea"  dela dio Arabako Foru Aldundiaren jarrera. Izan ere, espezie bat babesteko proiektuan parte hartzen ari den bitartean, hegazti hori jaio den lekutik oso gertu zentral eoliko bat eraiki nahi du Aldundiak, eta plataformaren iritziz, bidegabea da: "Hegazti honen ugalketaren bitartez biodibertsitatea berreskuratzen saiatzen ari dira, ondoren hiltzeko".

Aldundia, arriskuen jakitun

Plataformak jakinarazi du Aldundiak bazekiela nolako arriskua zekarren Azazetako zentral eolikoak, ingurumen-teknikarien lehenengo txostenean ohartarazten baitzen talken aurkako sistema horien eraginkortasuna ez dagoela frogatuta eta "neurri esperimental" gisa proposatzen dituztela.

Honen guztiaren aurrean, Arabako Mendiak Askek eskatu du Azazeta, Laminoria eta Labrazako zentral eolikoen proiektuak geldiaraztea eta energia berriztagarrien garapena "biodibertsitatea babestearekin bateragarria" izatea.

Ekoedizioa: Nola murriztu liburuak sortzen duen kutsadura
Duela urtebete sortu dute Ekoedizioaren Institutua Katalunian, paperezko argitalpenek ingurumenean eragiten dituzten ondorioak gutxitzeko asmoarekin. Ekoedizioak bete beharko lituzkeen hamabi irizpide zehaztu ditu institutuak, eta... (+)
Itoiz azpiko herrien erresistentziak hogei urte bete ditu
Hogei urte igaro dira Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eraitsi eta urpean ito zituztenetik. Herritarrek eta herritarrak ez zirenek, ordea, ez zuten besterik gabe onartu... (+)
Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko
Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan. (+)
Urdaibaiko ibai bat gehiegi lehortzeagatik delitu ekologikorik izan ote den ikertuko dute
Eguzki talde ekologistak salatu zuen 2020an Mape ibaitik behar baino ur gehiago atera zutela, ur eskasiari aurre egiteko. Azpimarratu du ez dela gertatzen den lehen aldia... (+)
Artozkiko erresistentziak 20 urte
Itoizko urtegiaren azpian dagoen herrietako bat da Artozki (Nafarroa). 2003an hustu zuten beste sei herrirekin batera, urtegia egin behar zutelako, baina azken momentura arte defendatu... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora