Salbatore, baba lore

Arabako 160 eragilek salatu dute makroproiektuek lurraldea “espekulazio taula” bihurtu dutela

Arabako lurraren defentsaren aldeko hainbat plataformek dei egin dute maiatzaren 23an Gasteizen Makroproiekturik ez! lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera. Deialdiak Arabako 75 administrazio-batzar eta udal baino gehiagoren, eta Euskal Herriko ia 90 kolektibo eta eragile sozialen babesa jaso du. Deitzaileek adierazi dutenez, "Makroproiektu hauen eskala handiak ez du bilatzen gizartearen beharrak asetzea, baizik eta proiektuen sustatzaileei errentagarritasun handia eskaintzea".


2026ko maiatzaren 19a
Maiatzaren 23ko manifestaziorako deialdia egin dute Arabako lurraren defentsarako plataformek.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arabako lurraren defentsaren aldeko plataformak prentsaren aurrean agertu dira, publikoki salatzeko "lurraldean industria-makroproiektuak agertzen jarraitzeak negozio hutsaren eta espekulazioaren logikari erantzuten diola, herritarren beharrak erabat alde batera utzita". Oroitarazi dute azken aldian era guztietako industria-proiektu handiak pilatzen ari direla Araban: Abiadura Handiko Trena; makro-zentral eolikoak eta fotovoltaikoak; goi-tentsioko eta oso goi-tentsioko lineak; makro datu zentroak; biometanizazio makro-plantak; zentro logistikoen eta industrialdeen zabalpena; harrobiak, dikeak eta aireportuaren zabalpena; errepide bidezko merkantzien garraioa areagotzeko proiektuak... Proiektu horiek guztiek ezaugarri berberak dituzte, antolatzaileen esanetan: "Eskala handiko proiektuak dira, eta haien eraikuntzarako ezinbestekoa da gure landa-eremuen eta ingurune naturalen suntsiketa".

Egoera hau Euskal Herriko beste lurralde batzuetan ere ematen dela gogora ekarri dute, "Araban pairatzen ari garen antzeko makroproiektuekin, sustatzaile berdinekin, eta interesdun instituzio publikoen utzikeri eta informazio eskutatze berberarekin. Leku horietan burutzen den borroka gure borroka ere bada, eta gure borroka beraiena da".

Politika instituzionalari ere kritika egin diote, jarraitzen ari den ereduak lurralde-industrializazioa bultzatzen duela eta Araba "espekulazio taula" gisa erabiltzen duela iritzita. "Espoliazio honek paisaia mintzen du, ondasun naturalak pribatizatzen ditu, lur eta mendi komunalak desjabetzen dizkigu, landa-eremuko bizi-proiektuak hausten ditu eta gure komunitateak abandonura bultzatzen ditu", gaineratu dute.

Horren barruan kokatu dute Eusko Jaurlaritzaren egungo Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (LPS): "Interes finantziarioen mende dagoen tresna gisa funtzionatzen du eta multinazional energetikoentzat jarritako alfonbra gorri bihurtu da. Landa-eremuen industrializazioa bultzatzen du, tokiko komunitateak kontuan hartu gabe". Era berean, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) babestutako azelerazio-politikak zentsuratu dituzte, eta diru publikoko 80 milioi eurorekin inbertitzaile pribatuak erakartzea leporatu diote, makroproiektuak LPSan izendatutako "sakrifizio eremuetan" instalatzea errazteko. "Enpresen etekinei lehentasuna ematearen arazoa berdin-berdin errepikatzen da Euskal Herriko beste leku batzuetan ere, sustatzaile pribatuekin eta interesdun instituzio publikoen utzikeria eta informazio-ezkutatze berberarekin".

Maiatzaren 23ko manifestazioak Arabako Administrazio Batzarretan jaso dituen atxikimenduak.
Manifestazioa deitu duten Arabako plataformak

Lurra defendatzeko eta "makroproiektuen espekulazioari uko egiteko" maiatzaren 23ko manifestazioa Gasteizko Bilbo plazatik abiatuko da, 18:00etan.

Mobilizazio hau bultzatu duten Arabako eragileetako batzuk dira AHTrik Ez Arabako Haranak, AHTrik Ez Lautada, Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Araba Bizirik, Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske, Aramaixo Bizirik, ATACA, Biharko Lautada, Dikerik Ez, Horrela Ez Argantzun, Horrela Ez Badaiotz, Horrela Ez Iruña Oka, Horrela Ez Kuartango, Horrela Ez Lautada, Horrela Ez Valles Alaveses, Legutio Borrokan, Por Trespuentes, Proiektu Honi Ez! (Arratzua-Ubarrundia), SOS Margarita, UAGA, Urkabustaiz Babestuz, Zigoitia Bai eta Zuia Bidean.

Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
Aiaraldean "Europa hegoaldeko zerrategi handiena" izan asmo duena ireki dute Mondragon Taldeko bi kooperatibak
2026-05-12 | ARGIA
Etorki eta Lana kooperatibek 67 milioi euroko zerrategia ireki dute Murgan (Araba), Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Urtean 300.000 metro kubo egur ekoitziko ditu, batez ere intsignis... (+)
gora