Ganderailu, sasoinaren berrigailu.

Amillubi proiektuaren interneteko diru bilketa azken astean sartu da

Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzeko eta bertan elikadura burujabetzari loturiko Amillubi proiektu kolektiboa martxan jartzeko apustua egina du Biolur elkarteak: "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak bermatuta izatea izango litzateke mugimendu agroekologiko honen uztarik onena". Horretarako, diru bilketa kanpaina abiatu zuen iragan abenduan eta internet bidez ekarpena egin nahi duten herritarrek hauxe dute azken astea. Albiste hau idazteko unean 721 dohaintza ziren jasotakoak eta denen artean 122.622 euro zituzten batuta.


2024ko maiatzaren 28a
Argazkian, Euskal Herriko Batukada Feministen Sarea, maiatzaren 11n Amillubik egin zuen festan jotzen.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hasi da internet bidezko diru bilketaren atzerako kontaketa eta aste honetan dute bide hau erabilita ekarpena egin nahi duten herritar edo eragileek dohaintza egiteko azken aukera, www.amillubi.eus webgunean.

Amillubiko taldeak adierazi du "oso gustura" dagoela, "herritar zein eragileen partetik proiektuak izan duen babesa ikusita". Bildutako diruak Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzeko bidean, lehen ordainketak egiteko balioko duela jakinarazi dute, eta "jasotakoak arnas apur bat" eman diela, lortu behar duten kopuru osora iristeko. Izan ere, guztira 390.000 euro behar dituzte erosteko eta baserria konpontzeko. (Artikulu honetan duzu proiektua sakon azalduta)

Hainbat iturri ari dira lantzen kopuru oso hori batzeko (udalak, enpresak, eragileak, herritarrak) eta internet bidezko kanpainari hasieran 150.000 euro biltzeko erronka jarri zioten. Lortuko ote da? Amillubi lan-taldetik azken deia egiten dute, "orain arte bere aletxoa jartzeko aukera izan ez duenari, bere ekarpena eginaz proiektua babestera anima dadin".

Lur honetan erein dituzte porru haziak.
Lehen haziak erein dituzte

Abenduan sinatu zuten Biolur elkarteak eta baserriaren jabeek salerosketa kontratua. Dagoeneko hasi da Amillubiko lan-taldea baserriaren lurretan lanean. Biolur elkarteko baratzezainek sumatzen zuten premia bati kolektiboki erantzutea izan da egin duten lehen gauza: landare ekologikoa aurkitzeko dituzten zailtasunak ikusita, 150.000 porru hazi erein dituzte Amillubiko lurretan. "Dena ondo bidean, baratzezainek eskura izango dute modu ekologikoan ekoiztutako porru landarea eta inguruko baratzezain txikientzako ere salgai jartzeko asmoa dago", Amillubiko lan-taldeak adierazi duenez.

Aurrera begira haziak ereiten jarraitzeko asmoa dute: datorren asteetan babarrun eta artoa ereiteko lurrak prestatzen ari dira eta udazkenari begira Biolurreko okinek garia ereiteko asmoa ere badute. "Amillubin ereindako haziak gizarteratzen jarraitzeko gogotsu" dagoela adierazi du lan-taldeak eta horretarako auzolan irekiak egitea aurreikusten dute. "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak bermatuta izatea izango litzateke mugimendu agroekologiko honen uztarik onena".

 

Bertako arto barietateei buruzko jardunaldia Donostian
2026-10-26 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 29an, 18:00etan Cristina Enean, bertako arto barietateak berreskuratzeari buruzko jardunaldia egingo du Cristina Enea Fundazioaren Haziera hazi artxiboak. Bertan, bi esperientzia ezagutzeko aukera izango... (+)
EH Biziriken hitzaldi bira, "EAEko alderdi politikoek ingurugiroaren suntsiketan duten paper aktiboa" salatzeko
2026-10-26 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 28an Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) emango dute EH Bizirikeko kideek lehen hitzaldia, eta abenduaren 12an Bilbon bukatuko dute zazpi hitzaldiz osatutako bira. Hitzaldi horietan aztertuko dute... (+)
Ongi-etorri, mantangorri
2026-10-19 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 17an Ordiziako (Gipuzkoa) Plaza Nagusian aurkeztu zuen EHKOlektiboak zigilu agroekologikoa: marigorriaren irudia ikus zitekeen Euskal Herri osotik etorritako ekoizleen mahaietan eta elikagaien etiketetan. Goiz... (+)
EH Bilduk datu-zentroen hedapena mugatzea eskatu du "industria lehenesteko", baina bultzatzen jarraitzea erabaki du Legebiltzarrak
2026-10-16 | Estitxu Eizagirre
Eusko Legebiltzarrean datu zentroei buruzko eztabaida egin dute urriaren 15eko Osoko Bilkuran. EH Bilduk mozio bidez eskatu zuen "hipereskalako" datu zentroen hedapena "mugatzeko", eskura dagoen... (+)
Zazpi lurraldeetako elikagai agroekologikoak eskuratzeko aukera urriaren 17an Ordizian
2026-10-14 | Estitxu Eizagirre
EHKOlektiboak azoka berezia antolatu du Ordizian (Gipuzkoa), larunbata honetan. Bertan aurkeztuko dute marigorri bat iruditzat duen zigilua: Euskal Herriko etxalde agroekologikoen identifikatzailea. Dagoeneko zigilu hori... (+)
gora