Otsaila, laburrena eta txarrena

Debekaturiko 122.000 tona pestizida esportatu ditu 2024an Europar Batasunak

Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.


2025eko irailaren 25a
Hego hemisferioko herrialdeak dira kaltetuenak, beste behin.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Kolonialismo kimikoa" deitzen diote gehiegikeriari Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek irailaren 23an plazaraturiko txostenean: bere lurraldean debekaturiko 122.000 tona pestizida esportatu ditu 2024an Europar Batasunak. Praktika horiek gelditzeko engaiamendua hartu zuen 2020ko urrian Europako Batzordeak, baina gauzatu gabeko hitzak dira oraingoz. Gainera, produktu kimiko arriskutsuen esportazioak ez doaz ahulduz: 2018%50 emendatu da 2018 urteari alderatuta.

Europako esportazioak izugarri hazi dira, batez ere, 2018az geroztik ehun pestizida berri debekatu direlako, eta, ondoren, produktu kimiko arriskutsuen esportazioari buruzko legediaren mende dauden substantzien zerrendara gehitu direlako. Erran gabe doa, seguruenik aurretik ere esportatzen zirela azken horiek, baina legalak izanda ez zirela kalkuluetan kontuan hartuak.

Orotara debekaturiko 75 pestizida agertzen dira esportatutako produktuen artean. Horien artean daude, adibidez, dikloropropenoa (1,3-D), fruta eta barazkien laborantzan erabiltzen den pestizida eta 2007tik EBn debekatua dagoena; pikoxiloestrobina, 2017tik debekatua dagoen fungizida, bere efektu genotoxikoengatik; edota fipronila, 2017tik debekatua dagoen intsektizida, polinizatzaileetan dituen ondorioengatik.

Ehunka "esportazio-jakinarazpenen" analisian oinarritzen dira ikerketaren emaitzak, hau da, enpresek EBn debekatutako produktu kimiko arriskutsuak esportatu nahi dituztenean bete behar dituzten dokumentuetan.

Kalteak, Hegoko hemisferioko herrietan

Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira. "Hegoaldeko herrialdeetan ondorioak lazgarriak dira: gaixotasunak, kutsadurak, heriotzak. Merkataritza hori kolonialismo kimikoaren logikan oinarritzen da", irakurri daiteke ikerketan. Hain zuzen, mundu mailan arriskutsuenak diren produktu toxikoen artean dira Europak kanpoko herrialdetara saldutakoak. 

Marcos Orellanak, Nazio Batuen Erakundeko Produktu Toxiko eta Giza Eskubideen Txostengileak, bere aldetik, "estandar bikoitz gorrotagarri bat" deitoratu du, edota bestela erranda "arraza konnotazio nabaria duen esplotazio modu moderno bat".

Txostenean agertzen den munduko mapa (frantsesez): debekaturiko pestizideen esportazioak, Europar Batasunetik beste herrialdeetara (kantitateak tonaka).

"EBk ez luke koherentziarik izango produktu toxikorik gabeko ingurune baterako duen anbizioan, erabilpena EBn baimenduta ez duten produktu kimiko arriskutsuak bertan ekoitzi eta gero esportatu ahal izanen balira", zioen Virginijus Sinkevičius Europako orduko Ingurumen komisarioak, gehiegikeria horri lotutako kontsulta publiko bat abian jarri zuenean. Estatu kide guztiek modu "harmonizatuan" bideratuko zuen aldaketaren alde hartu zuen engaiamendua. Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek argiki frogatu dute bi urte pasa diren honetan esportazio horiek beti hor jarraitzen dutela.

Bestalde, AEBak ere hor ageri dira, inportatzaile nagusi gisa, beraien legeria anitzez malguagoa izanik.

Lobbyak eta eskuin muturra

Esportazio horien bukaera gauzatu eza azaltzeko hainbat arrazoi zerrendatzen dituzte txostenean: agroindustriaren aldeko lobby indartsuak, Donald Trump berriz botera heldu eta Europar Batasunean ere eskuin muturrak gora egin izana. 

Abian da Errigoraren kanpaina eta martxoaren 18a arte iraunen du
Eskutik Eskura egiten dugu herria lelopean eman diote hasiera kanpainari ostegun honetan. Ohiko moduan saskiak erosteko aukera irekita dago. Horrez gain, kontsumitzaileek elikadura-sistemaren baitan duten... (+)
16 urtez azpikoei edari energetikoak saltzea debekatuko dute Hego Euskal Herrian
Gazteen osasunean eragin dezaketen kalteak saihesteko hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten... (+)
Energia nuklearraren garapena lehenetsi du Frantziako Gobernuak: hamalau erreaktore eraikiko ditu ondoko hamar urteetan
Bere energia politika zehazten duen plana aurkeztu du Frantziako Gobernuak ostegunean, energia nuklearra "ekoizpen elektrikoaren bizkarrezur" gisa kokatuta. Begirada 2035ean jarrita, berehalakoan sei erreaktore eraikiko... (+)
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...
Dermatosi nodular kutsakorrak du orain lekuko laborantzaren sektorea inarrosten. Iazko ekainean lehen kasuak agertu ziren Italian, zehazki Sardinian eta Lombardian, eta hortik gutira, Frantziako Estatuan,... (+)
Sukaldariak eta laborariak elkarlanean jartzeko gogoa mahaigaineratu du Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketak
Dozenaka lagun batu dira astelehenean Saran (Lapurdi) burutu Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketen baitan. 2009an sortutako Ja(ki)tea elkartea egon da hitzorduaren oinarrian, eta Bidasoaz bi aldeetako... (+)
gora