Ekaina lur busti, gure aita/ama negarti.

“Afizioa ofizio bihurtu zaigu sagardotegiarekin”

Baztango sagar mota baten izena da eztibeltza, eztigorri eta eztixuriarekin hirukotea osatzen duena. Iaztik, baina, bertako kooperatiba baten izena ere bada Eztibeltza. Kirikoketa besta, Baztango sagarraren kultura eta Arizkungo Gamioxarrea dolaretxea bultzatzeko lanean urteak daramatzan Jo ala Jo kultur elkartearen "ahizpa" txikia da, nolabait, kooperatiba. “Iaz, Lekarozko Larraldea sagardotegia, Baztango bakarra, hertsi egin zen, eta hura erosteko aukera suertatu zitzaigun. Sagarraren bueltan genuen esperientziari eta gure bizitzei zentzua emateko parada ederra zen”, azaldu du Xabi Torres Letonak, kooperatibako kideak. Sagardotegiaz gain, Gamioxarreko dolaretxea ere kudeatzen du taldeak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko urriaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Sagardotegia erosteko sos guti genuen. Orduan erabaki genuen hamalau lagunek elkartzea, kooperatiba sortzea eta denon artean erostea”, dio Torresek. Iazko ekainean sortu zuten Eztibeltza, eta abuztu bukaeran erosi zuten sagardotegia. Baztango sagardotegi bakarra zenak, gainera, historia berezia zuen. Duela 30 urte sortu zuten Larraldea, eta produkzioaren zati bat ekologikoan egiten zuen 1995etik. “Euskal Herrian sagardo ekologikoa egiten lehenetarikoa izan zen Lekarozkoa”. Eztibeltzak erreleboa hartu die orain: ekoizpen mistoa da egungoa ere, eta sagarrondoek inongo tratamendurik jaso ez arren, zertifikazioa ekoizpenaren erdiak du.

Hiru lagun ari dira soldatapean: Xabi Torres, Oianko Garde eta Marijo Indabere. Sare zabal baten babesean dihardute, dena den: “Jende asko dugu inguruan, gure logotipoaren azpitituluak dion bezala, ‘auzolanean egina’ baita hau”.

Sagardotegian auzolanean aritu zen jendearekin egindako esker bazkaria. Argazkia: Ondikol.
Baztango sagarren balioa

Aurten Baztango sagarrarekin egindako sagardoz bete dituzte kupelak. “Sagardotegiak ez du lursailik, baina inguruko jendearekin tratuak eginez lortu dugu nahikoa sagar. Erabiltzen ez diren sagardiak lokalizatu, eta haien jabeekin bildu gara”. Elizondon, Iruritan, Arizkunen eta Azpilikuetan bildu dituzte sagarrak, auzolanean.

Kooperatibak, bestetik, badu hektarea inguruko lursail txiki bat ere, eta ehun bat sagarrondo jarri dituzte, bertako barietateak denak. “Hemengo etxeetatik bilduak dira, eta guztira, Baztango 26 barietate daude hor”. Analisi genetiko eta organoleptikoak egiten ari dira, egun erregistratuta dauden barietateekin desberdintzeko. “Hemengo sagar ondarea ezaugarritzeko prozesua izanen da. Ea bihurtzen dugun Baztan bailara sagardogile eta sagardozale!”.

Tokiko eta kalitatezko produktuen epizeria parte-hartzailea Baigorrin
2026-10-26 | Garazi Zabaleta
Duela urte eta erdi pasatxo hasi zen Baigorriko (Nafarroa Beherea) pertsona talde bat bertako produktuen denda fisiko bat martxan jartzeko ideia lantzen. Herriko AMAPean –laborari... (+)
Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
gora