Orrilako ihintzak urrea balio du

Azaroaren 29an Biriatun fruta arbolen ekitaldi berezia

Arbolaren Bestaren hirugarren edizioa izango da azaroaren 29an Biriatun. Tokiko arbola, fruitu arbola eta landare ekoizle txikien merkatua izango da egunaren ardatza. Horrez gain, hainbat ekimen berezi antolatu dituzte, horien artean, Jakoba Errekondok, Antton Olariagak eta Maddalen Arzallusek eskainiko duten fruta arbolei buruzko ekitaldi berezia, 2026ko Ilargia eta Landareak agendaren aurkezpena ere izango dena.


2025eko azaroaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Oma elkarteak eta Biriatuko Herriko Etxeak antolatzen dute Arbolaren Besta, herrian bioaniztasuna bultzatzeko martxan duten elkarlanaren baitan. Garazi Zabaletak azaldua du elkarlan honen nondik-norakoa artikulu honetan.

Aurtengoan, bertako mintegien azokaz gain, tailerrak, mintzaldiak, antzerkia, jokoak, jatekoak eta beste izanen dira Biriatun. Egitarau oparoa prestatu dute, afixan irakur daitekeenez:

Ekitaldi berezia, Ilargia eta Landareak agenda aurkezteko

Dagoeneko kalean da 2026ko Ilargia eta Landareak agenda. ARGIAk Bizi Baratzea ildoaren baitan argitaratzen duen bederatzigarrena da, eta urtero Jakoba Errekondok landu ditu agendako edukiak eta Antton Olariagak berariaz egin ditu edizio bakoitzerako ilustrazioak. Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan Ohorezko Mugarria jaso berri du Errekondok, eta epaimahaiak ibilbide osoari eskainitako sari hori emateko argudioen artean, aipatu zuen agenda hau.

Ilargiaren arabera hilabete bakoitzean zer lan egin azaltzen du agenda honek, lau alorretan: baratzean, basoan, fruitu arboletan eta lore baratzean. Urtero gai bat izaten du ardatz, eta 2026koa fruta arbolei eskainia da. Horregatik, tokiko fruta arbolen azoka ardatz duen Biriatuko Arbolaren Bestak izan behar zuen aurkezteko lekua.

Ekitaldi berezia izango da azaroaren 29an, 13:30ean hasita, herriko plaza ondoan dagoen Elkartea Gelan egingo dena: Jakoba Errekondok fruta arbolei buruzko azalpenak emango ditu. Antton Olariagak agendarako berariaz egin dituen ilustrazio ederrak erakutsiko ditu, eta ohikoa duen umoreaz emango du ilustrazio horien nondik-norakoen berri. Eta Maddalen Arzallusek fruta arbolei buruzko bertso hautatuak kantatuko ditu: horietako batzuk, bertsolariek bat batean kantatutakoak dira, beste batzuk, bertso jarri zaharrak dira, eta bada sorta berezi bat, Maddalen Arzallusek ekitaldi honetarako jarritako bertsoena.

Arbolaren Bestan gozatu nahi duenak, bihar du hitzordua.

Zatoz bertso bazkari berezira, ilargiari begiratzen dioten baratzezaleekin ospatzera
2026-09-02 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak 2027 agenda laster izango dugu eskuetan. Ilargiaren arabera sasoi bakoitzean landareekin zer lan egin azaltzen duen agenda honek urteurren biribila beteko du,... (+)
Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
"Gipuzkoako Aldundiak ez du basabizitza balioan jartzen, etekina atera behar zaionaren pentsamenduz kudeatzen du"
2026-07-14 | Estitxu Eizagirre
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak... (+)
Kontserbazio ekologikorako aurreikusia zegoen Gipuzkoako Markesbaso basoa egurgintzara bideratu nahi du Kutxabankek, salatu dutenez
2026-07-09 | Estitxu Eizagirre
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290... (+)
Kobre meatzeak zabaltzeko lehen urratsak Lizarraldean eta Zangotzan
2026-07-06 | Estitxu Eizagirre
Sorladako Udalak (Nafarroa) baimena eman dio Iberian Copper S.L.U. enpresari lur komunaletan meatzaritzarako egokia den jakiteko ikerketa lanak egin ditzan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri Lizarraldeko... (+)
gora