Astelehenero 8:00etan zure epostan
Joan den ekainaren 5ean Espainiako Aldizkari Ofizialak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aralar 1 proiektuan Mantle8 Iberia SL enpresari baimena eman zion Euskal Herriko hainbat lekutan hidrogeno zuria bilatzeko.
Miaketa lanak Aralar, Urbasa, Andia eta Lokizeko mendilerroetan egingo dira, besteak beste, eta Gipuzkoako eta Arabako hainbat udalerriri eragiten die. Gipuzkoan honakoei: Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Ordizia eta Tolosa. Nafarroan, aldiz, beste hauei: Anue, Araiz, Arbizu, Arruazu, Atetz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Betelu, Ergoiena, Erro, Esteribar, Etxarri Aranatz, Ezkabarte, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Itza, Txulapain, Lakuntza, Lantz, Larraun, Lekunberri, Odieta, Olaibar, Uharte, Arakil eta Ultzama.
Uztailaren 1ean, aldiz, ministerio berak aldizkari ofizialean argitaratu zuen zein udalerritan egin ahal izango ziren hidrogeno zuriaren bilaketa lanak Aralar 2 izendatu duten proiektuan. Arabako honakoetan: Asparrena, Harana, Entziako Partzuergoa. Nafarroan, aldiz, ondokoetan: Abartzuza, Allin, Altsasu, Ameskoabarrena, Arakil, Aranaratxe, Bakaiku, Belaskoain, Bidaurreta, Oltza Zendea, Zirauki, Ziritza, Etxarri, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Eulate, Goñi, Gesalatz, Girgillao, Irañeta, Iturmendi, Itza, Lana, Larraona, Lezaun, Metauten, Olazti, Gares, Jaitz, Uharte Arakil, Urdiain, Ollaran, Deierri, Zabaltza, Ziordia eta Zúñiga.
Beraz, ministerioko baimenak lortuta, orain 30etik gora diren udalerri horietako baimenak bideratu beharko ditu Mantle 8 Iberica enpresak, eta bere webgunean adierazi duenez, dagoeneko lan horietan ari da edo ekingo dio berriki. Oraingoz, baimenak urtebetekoak dira eta azaleko miaketak besterik ez dituzte ahalbidetzen, esate baterako lurra sakon zulatu gabe edota bide berririk ireki gabe. Ondoko albistean eman ditugu hidrogeno zuriari eta proiektu horiei buruzko hainbat xehetasun.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545