Senarra hil nahi baduzu, uztail-abuztutan aza emaiozu

Lizarrako alkateak gezurra esan zuen osoko bilkuran Ceutako bilkurara joan ahal izateko

Joan den asteazkenean FEMP Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak Ceutarekiko elkartasunez bilkura deitu zuen 20:00etarako. Lizarrako udaletxean osoko bilkura egiten ari ziren, baina UPNko taldeak bilkuran egon nahi zuen eta gezurra esan zuen bertan egoteko.


2026ko irailaren 04a
Lizarrako Udaleko osoko bilkura bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gai ordenako puntuak amaituta zituzten Ceutako bilkuraren ordurako, baina oraindik galdera eta erreguen atala abiatu gabe zegoen. Une horretan, UPNko taldeak osoko bilkura etetea eskatu zuen, atseden beharra argudiatuta. Marta Ruiz de Alda UPNko alkateak baiezkoa eman zion eskaerari, 30 minutuko etena agindu zuen eta talde osoa Ceutarekiko FEMPen elkartasun deialdira joan zen.

Diario de Noticias-en irakurri daitekeenez,ez da auziari lotutako UPNren gezur bakarra izan, egun batzuk lehenago Ana Duarte taldeko udal eledunak adierazi zuen Lizarrako Udalak bat egin zuela FEMPek egindako deialdiarekin. Osoko bilkuran, alkateak ezeztatu behar izan zuen hori, eta UPNren akatsa izan zela onartu zuen.

EH Bilduko Mikel Kolomo ordezkariaren esanetan, bilkurara joan ahal izateko alkatearen trikimailuak “herritar guztiekiko zein udalbatzarekiko begirune eza adierazten du”. EH Bilduk salatu duenez, alkateak eta udal sailetan lehendakaritzak dituztenek beren betebeharrak bertan behera utzi zituzten, galdera erreguei eta gainerakoen fiskalizazioari itxaron gabe: “Alkateak eta UPNko talde osoak, beraz, etena atsedenerako zela adierazita, herritarrei zor zaien egiari muzin egin diote”.

Lizarrako EH Bilduk salatu du, halaber, UPN eta alkatea beren alderdi ikuspegiari men eginda ari direla gobernatzen, eta ez Lizarrako herritar guztiei begira. Horren adibidetzat aipatu zituen, udalbatzak hainbatetan hartutako erabakiak ez betetzea: esate batera, uda honetan udalak txosnak jartzea erabaki zuen, baina alkateak ez zuen agindua bete; eta berdin gertatu da oposizioak adostu duen Santa Clara komentuaren erosketarekin edo Lizarrako frontoiaren konponketarekin. UPNk zazpi zinegotzi ditu udalean, EH Bilduk bost, PSNk bi, eta Geroa Baik, Contigo-Zurekinek eta PPk bana.

Hidrogeno zuria: urre beltz berria, amets eta burbuila
Lur azpian pilatzen den hidrogenoari zuria edo naturala esaten zaio, eta hidrogeno hobiak aurkitzeko lasterketa itzela dago munduan barrena. Euskal Herriko lurretara ere iritsi da... (+)
Ez da parke eolikorik eraikiko Araba eta Gipuzkoa arteko Jarindo mendian
Green Capital Power konpainiak eraiki behar zuen, baina uztailean atzera bota zuen proiektua eta Jaurlaritzak ostegun honetan argitaratu den EAEko Aldizkari Ofizialean onartu dio atzera... (+)
Hidrogeno naturala bilatzeko beste bost baimen tramitatzen ari da Jaurlaritza
Hatxebi sozietateak egin zituen eskaerak 2024ko martxoan eta Eusko Jaurlaritzaren Irekian albiste gunean irakurri daitekeenez, gaur egun oraindik tramitazioan ari dira. Hatxebik ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen... (+)
6.000 txerriko makroetxalde proiektuak kezka sortu du Eneritzen
Enerizko (Nafarroa) herritarrak udaletxean bildu ziren joan den irailaren 13an eta txerri etxaldearen sustatzaileak proiektuaren ezaugarriak azaldu zizkien. Entzundakoak ez zituen lasaitu Izarbeibarreko herritarrak. (+)
Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoa geldiarazi du Nafarroako Gobernuak
Ingurumen Departamentuak kaltegarritzat jo du proiektua eta atzera bota du Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoari buruzko ingurumen-inpaktu txostena. Hori dela eta, oraingoz, proiektua bertan behera gelditu... (+)
gora