Baratzezaintza ez da ekintza arrazionala

Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoa geldiarazi du Nafarroako Gobernuak

Ingurumen Departamentuak kaltegarritzat jo du proiektua eta atzera bota du Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoari buruzko ingurumen-inpaktu txostena. Hori dela eta, oraingoz, proiektua bertan behera gelditu da.


2026ko irailaren 17a
Atzean Sarbil, proiektu fotovoltaikoa jaso behar zuen mendia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Irailaren 15ean emandako ebazpenean, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak dio proiektuaren ezaugarriak ez datozela bat Sarbileko mendiak pasaiaren, ekologiaren eta ingurumenaren alorrean dituen baloreekin. Sarbil mendia Etxauriko (Nafarroa) mendilerroan dago eta Cabezón de Etxauriere moduan ere ezagutzen da. Sarbil Eguzki SL enpresak bideratu du proiektua eta Etxauriko Udalak hitzarmena sinatu zuen harekin, "proiektua bailararen onurarako” erabil zedin.

Sarbil mendiaren magalean, 800 bat metroko altueran finkatu behar ziren 80.000 bat eguzki plaka, ehun bat futbol zelairen tamainako eremu batean. Etxauriko Udalaren arabera –alkatetza EH Bildurena da–, 20.000 bat etxerentzako adinako energia sortuko zen proiektu honekin, espekulazioaren aurkako neurriekin, herritarren parte-hartzearekin eta bailara osoaren onurarako. Berez, Etxauri, Orkoien eta Oltza Zendea udalerriei eragiten zien, baina batez ere Etxauriri. Azken urtean bereziki proiektuak herritarren arteko zatiketa handia ekarri du Etxaurin eta inguruetan.

Cabezon de Etxauri Bizirik herri mugimendua izan da proiektuaren aurka aritu den taldeetakoa eta apirilean 260 orrialdeko txostena aurkeztu zuen haren kontra Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailean. Beste 2.500 sinadura ere jaso izan dira proiektuaren aurka, eta jarrera bera erakutsi dute Oltza Zendea, Jaitz, Goñi Bailara, Bidaurreta, Belaskoain, Larraia, Izurzu, Lezaun, Otxobi eta Sarasateko udalek. Ezezkoa eman diotenen artean izan dira, halaber, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioa, Sustrai Erakuntza, Ekologistak Martxan, SEO/BirdLife edota Satorrak taldea.

Hidrogeno zuria: urre beltz berria, amets eta burbuila
Lur azpian pilatzen den hidrogenoari zuria edo naturala esaten zaio, eta hidrogeno hobiak aurkitzeko lasterketa itzela dago munduan barrena. Euskal Herriko lurretara ere iritsi da... (+)
Ez da parke eolikorik eraikiko Araba eta Gipuzkoa arteko Jarindo mendian
Green Capital Power konpainiak eraiki behar zuen, baina uztailean atzera bota zuen proiektua eta Jaurlaritzak ostegun honetan argitaratu den EAEko Aldizkari Ofizialean onartu dio atzera... (+)
Hidrogeno naturala bilatzeko beste bost baimen tramitatzen ari da Jaurlaritza
Hatxebi sozietateak egin zituen eskaerak 2024ko martxoan eta Eusko Jaurlaritzaren Irekian albiste gunean irakurri daitekeenez, gaur egun oraindik tramitazioan ari dira. Hatxebik ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen... (+)
6.000 txerriko makroetxalde proiektuak kezka sortu du Eneritzen
Enerizko (Nafarroa) herritarrak udaletxean bildu ziren joan den irailaren 13an eta txerri etxaldearen sustatzaileak proiektuaren ezaugarriak azaldu zizkien. Entzundakoak ez zituen lasaitu Izarbeibarreko herritarrak. (+)
Lizarrako alkateak gezurra esan zuen osoko bilkuran Ceutako bilkurara joan ahal izateko
Joan den asteazkenean FEMP Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak Ceutarekiko elkartasunez bilkura deitu zuen 20:00etarako. Lizarrako udaletxean osoko bilkura egiten ari ziren, baina UPNko taldeak... (+)
gora