Martxo eder eta lehorrak upelak betetzen.

Zeelanda Berrikoei edo kiwiei inbidiarik ez Baztan eta Bidasoa aldean

Urte mordoxka dira Bertizaraneko eta Malerrekako zenbait herritan kiwiondoak paisaiaren parte izaten hasi zirela. “2000an hasi nintzen ni kiwiak ekoizten, baina garai hartan kanpoko enpresa bati saltzen genizkion. Gure proiektu propioa 2008an abiatu genuen”, adierazi du Lander Sagaseta Vertiz ekoizleak. Kibbi SAT da proiektua, Maite Urroz Oyarzabal emaztearekin eta Joseba Sarratea Oyarzabal lehengusuarekin martxan jarri zuena. W letraz idatzi beharrean, Baztan eta Bidasoako bi B letrei erreferentzia egin diote izenean. Umorez dio, "kibbiak" direla haienak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko urtarrilaren 08a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskal Herrian kiwi ekoizpenak azken urteetan izan duen bilakaeraz zertzelada batzuk eman dizkigu Sagasetak. 1985 inguruan, Lekarozen enpresa bat sortu zen eta kiwi landaketak egiten hasi zen, Nafarroan eta Gipuzkoako zenbait tokitan. Galiziako enpresa handi bati saltzen zioten produktua horiek, baina, 2008 aldean, enpresa hark atzera egin eta landaketa asko utzi egin zituzten. “Guk ere haientzat egiten genuen lan, eta landaketa bertan behera utziko zutela esan zutenean pena handia eman zigun. Haiei ekonomikoki ez zitzaizkien interesatzen, baina guretzat hor bazegoen beste zerbait”, dio. Herrian bertan bizi nahi zuten eta bizimodu horrekin jarraitu, beraz, haien kontura aurrera egiteko erabakia hartu zuten azkenean.

Jauzi hori egiteko orduan, gainera, beste erabaki garrantzitsu bat ere hartu zuten: ekologikora pasatzea. “Hasieran merkatuari begira hasi ginen ekologikoan ekoizten, merkatu konbentzionalean fruta txikia ez delako behar bezala baloratzen. Baina, urteotan konbentzitu naiz eredu ekologikoa dela ekoizteko modu interesgarriena, nabari da onura lurrean eta zuhaitzetan”, azaldu du. Nitrogenodun ongarririk eta herbizidarik gabe egiten dute lan, beraz, baina arazo handiegirik ez dute, kiwiek ez baitute ia izurrite edo eritasunik jasaten. Zortzi bat lagun ari dira lanean Kibbin, baina fruta bilketa garaian hogei izatera ere iristen dira.

Kiwi ekoizpenerako inguru aproposa

Negu hotzak eta udan hezetasuna behar ditu kiwiak, eta beraz, klima aldetik aproposak dira Baztan, Bidasoa eta Malerreka inguruak. Donezteben, Narbarten eta Sunbillan 16 kiwi hektarea dituzte landatuta. Ekoizpen kozkorra izanik, zati handi bat hurbileko dendetan saldu arren, kanpora ere saltzen dute handizkako merkatarien bidez. “Saiatzen gara merkatu ekologikoan bideratzen gehiena, baita hemen inguruko denda txikietara ere zuzenean guk eramaten, 10 kiloko kaxetan. Alegia, ahal den heinean bezeroekin harreman zuzena izan nahi dugu”, dio.

Berriki, haien webgunetik erosteko aukera jarri dute. 5 kiloko kaxak saltzen dituzte bertan eta paketeria bidez bidaltzen. “Nafarroako zenbait saretan ere parte hartzen dugu, Ekoalden edo Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkartean, adibidez”, gehitu du. Kiwien produkzioa osatzeko, gainera, sagardotarako sagarrak ere ekoizten dituzte Euskal Herriko hainbat sagardotegi ekologikori saltzeko.

Ahabi ekologikoak Anbotopetik
2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun... (+)
30 urte eta gero zer?
2025-07-06 | Garazi Zabaleta
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan,... (+)
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin
2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena... (+)
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak
2025-06-23 | Garazi Zabaleta
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean,... (+)
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”
2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier... (+)
gora