Apirila euritsuak nekazaria pozten du.

Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten Sustrai Erakuntza eta Greenpeace taldeek erabakia gogor kritikatu dute.


2025eko irailaren 02a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Caparrosoko makroetxaldeak, gaur egun, 7.200 behi eta 600 txahal izateko baimena du. Irailean kopuru horiek igotzeko eskaera aurkeztu zuen. Nafarroako Gobernuaren ingurumen baimena behar zuen horretarako, eta astelehenean honetan eskuratu du, Nafarroako Aldizkari Ofizialak argitaratuta. Baimena gauzatuz gero, 7.900 behi eta 2.172 txahal hartu ahalko ditu makroetxaldeak. Azpiegitura handituko dute horretarako, eraikin berria tarteko.

Gobernuaren ebazpenak enpresari zenbait neurri hartzea eskatzen dio aldi berean, handitzeak izan ditzakeen ondorio ekologikoak zuzentzeko, besteak beste, behien simaurra kudeatzeko edo ingurunea zaintzeko neurriak.

Legedia eta etika

Baimena Caparrosko makroetxaldearen bost arduradunen aurka abiatu den egun berean argitaratu du gobernuak. Sustrai Erakuntza eta Greenpeace talde ekologistak dira akusazio partikularra, eta Berriak jaso du Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenteren balorazioa epaitegiaren atarian. “Badirudi enpresak instalazioak handitzeko aurkitu duen modua dela esnea ekoizten ez duten animaliak beste instalazio batera ateratzea, egun duten etxaldetik metro gutxira. Legeak gehienezko abelburu kopuru bat ezarria du eremu jakin baterako, baina, aldamenean beste planta bat eraikitzen bada, posible da kopuru hori gainditzea. Legezkoa izanen da, baina ez da etikoa inondik inora ere”, salatu du.

National Geographic gutxiago, Kropotkin gehiago
Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”.... (+)
Itzalaldiaren jatorria: instalazio fotovoltaikoak, arloko enpresa pribatuak eta azpiegitura elektrikoaren gabeziak?
Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko... (+)
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara... (+)
Arabako Aldundiak Solariaren hiru parke fotovoltaikoren aurkako alegazioak aurkeztu ditu
Solaria enpresaren Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuak lurraldean luketen eragina “onartezina” dela diote aldundiaren txostenek. Jaurlaritzak hartuko du azken erabakia, behin alegazio epea amaituta.... (+)
Arabako ardogintza: txikitasuna aldarri, eredu aldaketa bultzatzen
Arabako Mahats-bilketaren Jaiaren XXIX. edizioa ospatu dute Moredan, igandean. Egun batzuk lehenago, ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak agerraldia egin zuen, Arabako ardogintzak bizi duen “krisi... (+)
gora