Asteroko buletina
A zer parea karakola eta barea

Txokolate menpekotasuna negozio

Txokolatea kakaotik sortzen da. Kakaoak Theobroma cacao du izena; Theobroma hitzak “jainkoen janaria” esan nahi du. Aspaldikoa da txokolatearen gurtza; jainkoena zena azkar asko egin genuen geure. Euskal Herrian, azukrearekin eta kafearekin batera elikagaien inportazioan gehien hazten ari denetakoa da.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2024ko abenduaren 16a
beChoc alberjinia, txokolate kolorekoa.

Txokolatea miresten dugu eta miresmen guztiek bezala itsutu egiten gaitu. Txokolatearekin lotzen dugun edozer gauza edertzat dugu. Honela sortu zuen Syngenta hazi etxeak 1970eko hamarkadan txokolate koloreko lehen tomatea: kumato aldaera (Solanum lycopersicum). Gero etorri ziren beste asko: Tobchoco, Bucanero, Gata lurmuturreko chocolate, Gerezi-txokolate, Raf chocolate, Chocolate Stripes, Marejada eta abar. Txokolatearekin lotzen dena hobea zaigu eta garestiago sal daiteke. Ondo garesti, izan ere patente hetsia du.

Duela urte gutxi batzuk, Rijk Zwaan hazi etxeak Sweet Palermo Chocolate edo Chocolony RZ piperra (Capsicum annuum) aurkeztu zuen, nola ez, txokolate kolorekoa. Txokolate kolorea du, noski, baina baita harekin lotzen dugun gozotasuna ere. Inoizko dasta gozoena duen piperra dela diote. Ea noiz egiten diogun kosk, Espainian ekoizten hasiak dira eta negutegi barruan udazken-neguetan ematen du alea; ea aurten iristen zaigun. Presta patrika, honen patentea ere ondo lotua baita.

Azken berrikuntza berdantza-bart antxiti arratsekoa da, Espainiako Almerian Beyond Seeds etxeak aurkeztu berri du: beChoc alberjinia (Solanum melongena), txokolate kolorekoa baita ere. Honela dio saltzaileak : “beChoc® merkatuan ez da soilik nabarmentzen sekula ikusi gabeko txokolate kolorearen eta forma luzangaren joko harrigarriagatik. Ahorako dasta oso onekoa da eta sukalderako balio ugari du, erabilera anitz ahalbideratzen dituena. Era berean, naturalki osasuntsua da, azido klorogeniko asko duelako”.

Azido klorogeniko horren berri gero eta gehiago entzuten da. Osasunerako onura franko omen dakar, oraindik elikagaien osagai bezala erabiltzeko baimenik ez badu ere. Depresioari aurre egiteko, diabetes batzuk baretzeko, antioxidatzaile ere ba omen da eta minbizia dakarten mutazioen aurkari dela ere badiote. Azido hori alberjinia horrek badu, baina hauek ere behintzat bai: sagarrak (Malus domestica) eta sagardoak, orburuak (Cynara scolymus), endibiak (Cichorium endivia), Japoniako mizpirak (Eriobotrya japonica), aranak (Prunus domestica), azenarioak (Daucus carota spp sativus), lapa-belarrak (Arctium lappa), ekilore haziak (Helianthus annuus) eta mertxikak (Prunus persica). Eta azala txokolate kolore garestira mudatu beharrik gabe.

Ilarretan dilista nafarra
2024-12-09 | Jakoba Errekondo
Zeruka, zeru bete on dakar zerukak. Zeruka, magitxa, magintxeta, mihauria, magina, baina, ilar-axala, mantxa, teka edo, ezagunena, leka. Lekak barruan dakarren leka-gauza, leka-bihia, lekalea edo... (+)
Gintonikaren ezkontza
2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta... (+)
Birigarroak zirinetan heriotza
2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko... (+)
Sagarren istorioak
2024-11-18 | Jakoba Errekondo
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina... (+)
108 orkidea euskaldun
2024-11-11 | Jakoba Errekondo
Gero eta gehiago ikusten dira orkideak gure etxe barruetan. Bulego, denda, ile apaindegi, non ez daude landare edergarri horiek? (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora