Asteroko buletina
Zertarako zure alaba-semeei mirari bat esplikatzen saiatu, baratze bat landatzen jar ditzakezu eta

Tu Bishvat zuhaitzen eguna

Ez doa negu goxoa aurtengoa. Handik eta hemendik galdezka ari zarete: gripeak egurra emandakoan zein sendabelar den suspergarria, ospelentzat zein zen ukendua, xarabea gehiegi hartzitutakoan bota egin behar al den, eztularentzat zer egin... Gauza harrigarririk ez, neguko gaixoaldiei aurre egiteko botikina nola prestatu gaitzek beraiek, biziak, erakutsiko digute.   

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2024ko urtarrilaren 15a
Pareta-belarra (Parietaria judaica). Argazkia: Stefan Iefnaer / Wikimedia Commons.

Beste botikin bat daukat nik buruan, ordea. Telebistako eta sare sozialetako irudietan inon ikusten ez dudan botikina, hura ere txikitua eta ezkutatua izango dutelako nonbait. Joan den udan Santio-belarraz (Hypericum perforatum) idatzi nuenean gerrek sortzen dituzten min anitzak aipatu nituen eta konturatu naiz badela min horien artean ezagutzen ez nuen min bat. Pantailaz hona ikusitakoak ematen didan mina, kolpatua sentitzeraino, tarteka Santio-belarra hartzeraino.

Palestinatik datozen irudiez ari naiz, infernutik egunero jasotzen dugun lekukotza horretaz.

Ez naiz gauza palestinarrei ezer esateko baina badaukat gauza bat juduei esatekoa eta beraien ospakizun batekin du zerikusia. Hil honen 25ean ilargi betearekin Tu Bishvat ospatuko dute, zuhaitzen eguna, Talmudean aipatzen den lau Urteberrietako bat (bai, urtean lau Urteberri ospa litezke). Ezagutu nuenetik liluratu izan nauen ospakizuna, santuz eta Ama Birjinez (noizbait) garbitutako egutegi berri batean gustura jarriko nukeen jaia.

Naturaren festa da Tu Bishvat, aire librean ospatzekoa, zuhaitzak landatuz eta hauei bedeinkazio bereziak emanez; arbola sendo, noble eta emankorrak izan daitezen, fruitu asko eman ditzaten baina ez hori bakarrik, egun honetan fruitu arbolen fruituak jatea ere derrigorra da. Esker ona adierazteko modurik onena izaki zazpi fruta jan beharra dago; pikuak, datilak, granadak, mahatsa… Freskoak zein lehortuak baina jan eta kantatu, biak egin behar dira.

Eta badakit egingo duzuela, zuen Jainkoaren legea obeditzen oso txintxoak zaretelako. Baten batek esan beharko dizue ordea zuen Torak esaten duen honako hau: natura errespetatu egin behar dela, baita gerra garaietan ere (Deuteronomio 20:19). Bi aldiz idatziko dizuet: arbolak eta basoak ezin dira suntsitu gerra garaietan eta are gutxiago orain, negurik gordinenean, barruan duten bizi indarra esnatzen hasiko delako eta hemendik gutxira barruko izerdia gorantz hasiko zaielako.

Hemendik esandakoak ez dizue askotarako balioko baina hau idazten duena dotriñara joan zen komunioa egin aurretik eta Testamentu Zaharreko Jainko zakar hari beldurra eduki behar zitzaiola ikasi zuen; han dena baitzen zigor, izurrite, gerra, gaitz eta maldizio. Beraz Tanakharen lehen bost liburuak berrirakurtzea gomendatzen dizuet, zer datorkizuen akorda zaitezten.

Zuen Jainkoa bere hitza betetzekoa bada zigorra datorkizue, baina naturak ez dizue zigorrik ekarriko. Naturak zuentzat eta palestinarrentzat ekarriko ditu berriz ere sendabelarrak. Arbendolondoak denontzat loratuko dira. Eraitsi dituzuen etxeen harri pilatan jaioko dira pareta-belarrak (Parietaria judaica), espaloi zirriztuetan txikori-belarrak (Taraxacum officinale) eta plantaina (Plantago lanceolata) eta txikitu dituzuen ospitaleen atarietan pasmo-belarra (Lysimachia arvensis). Lau horiekintxe osatu daitezke barneko eta kanpoko zauri batzuk, oxala handiena, gorrotoarena.

Birika-belarra
Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta... (+)
2x01: Schrödingerren landareak
Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian. Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba... (+)
Udazkeneko garbiketa
Bada urtebete udazkeneko bederatziurrenak nola egin artikulua idatzi nuela eta berriz ere urtaroak eskatzen digun lanaz idatzi beharra daukat. Izan ere, gibel garbiketa egiteko sasoia... (+)
Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez
"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki... (+)
Kamamila txarrik ez da
Gaurko artikuluari ekitera noalarik Chamaemelum nobile loretxoari larranbiloa, larramilua, amasabel-belarra edo bitxeleta deitzen diozuenak ere nire gogoan zaudete; zuetako batek idatzi baitit duela ez egun... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora