Baratza bati ekiten diozun egunean hasten da bizitza

Herri ikerketa, herriarekin, herritik III

Bigarren artikuluari jarraipena emanez hirugarrenarekin nator, Eibarren (Gipuzkoa) UEUren 54. Udako Ikastaroetan, Biharamunen Lantegiak antolatutako mintegian egindako hausnarketak hemen partekatzera.

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2026ko azaroaren 02a
Alemanian badira heilpraktiker izeneko profesionalak, mediku izateke, baimena dutenak sendabelarrekin jendea artatzeko, ikasketak erabat arautuak izanik. Irudian, distantziara formazioa jasotzeko eskaintza.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nerabezaroan irakurri nituen Mariano Ostolaitzen artikuluak eta Auspoa sailean dagoen bere Senda-belarrak liburua aipatu nituen bigarren artikuluan, garai hartan altxor estimagarriak zirenak. 
Gerora, irakurketak ez du etenik izan, nahiz beti ez diren izan altxorrak irakurri ditugunak. Formakuntza ere transmisioa da eta niretzat ezinbestekoa da jakintza eguneratzea, gizakiaren beharrak etengabe aldatzen ari direlako –baita osasunari dagozkionak ere– eta sendabelarrena oso jakintza esparru dinamikoa delako, asko ikertzen eta eguneratzen dena. Nahiz kontrakoa esanez topiko gehiegi entzuten dudan oraindik ere, askorentzat arbasoengandik jasotako jakintza liluragarri, miresgarri eta akatsik gabekoa baita esku artean daukaguna. Ez da hala, ordea; Laboak kantatzen zuenarekin adierazten diet nire jarrera: lilurarik ez! Ez dago itzultzerik.   

Irakurri eta irakurtzen ditugu Pio Font i Quer botanikari kataluniarraren lanak, egin gara SEFITeko (Sociedad Española de Fitoterapia) bazkide bere monografiak irakurtzeko, EMAk (European Medicines Agency) ere hortxe dago, aldian-aldian sendabelarrei buruz lan interesgarriak argitaratzen dituena, eta askotan SCOPek (European Scientific Cooperative On Phytotherapy) dioenarekin alderatu beharra izaten da; denetan aberatsena eztabaida izaten delako. Farmazia fakultateetako tesiak ere jarraitzeko ohitura dugu, maiz sendabelarrei eskainitakoak aurkitzen ditugulako.

Horiek denak eginda ere, ikasketak egiteko denbora eta baliabide asko ipini arren, gure ikasketak ez dira ofizialak. Hau da, naturopatiak hutsune erregulatzailea bizi du eta esaten da bikoiztasun legal baten erdian gaudela: fiskalki eta laboralki erregulatuta eta normalizatuta gaude baina gurea ez da aitortutako lanbide sanitarioa. Toreroak zeuden epigrafe batean egona nago ni, atera kontuak. Izan badira eredu onak hala ere. Alemanian heilpraktiker izeneko profesionalak, mediku izateke, badu baimena sendabelarrekin eta bestelako zenbait baliabiderekin jendea artatzeko, ikasketak erabat arautuak izanik.  

Horregatik ez dut onartzen niri sorgintxo deitzerik, nik heilpraktiker izan nahi dudalako. Ez naiz ipuinetako pertsonaia, eta iraganeko kondairei baino gehiago begiratzen diet etorkizuneko erronkei. Naturaren, emakumearen eta eskola gutxikoen zapalkuntza izan denik ez dut ukatzen, alderantziz, gaur egun bere horretan jarraitzen duela salatzen dut. Duela hiru urte izan zen, Bilbon: Entreamigos-Lagun Artean GKEk eskatuta batu ginen sendabelarrekin lanean ari diren Red de Sanadoras Ancestrales del Feminismo Comunitario Territorial Iximulew-Guatemala elkartekoekin. Han ere hirurak jazartzen dira, hiruren jakintzak dauka leku oso gutxi gizartean.

Historikoki hala izan da, ikusi bestela emaginen ofizioa zer izan den eta zertan den, gaur egun ere. Sorginak, emaginak eta erizainak. Emakumezko sendalarien historia bat Barbara Ehrenreich eta Deirdre English (Katakrak 2019) egileen saiakera irakurtzea gomendatzen dut, begiak irekitzeko. Hemen botere borroka dago baina hurrengo artikulurako utzi beharko dugu.

Jarraituko du.

Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago
Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso... (+)
Suteen eraginak gorputzean
Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio... (+)
Herri ikerketa, herriarekin, herritik II
Aurreko artikuluari jarraipena eman asmoz hemen dator bigarrena. Eibarren UEUren 54. Udako Ikastaroetan, Biharamunen Lantegiak antolatutako mintegian egin nituen hausnarketak dira hemen partekatzen jarraitzera noanak. (+)
Herri ikerketa, herriarekin, herritik I
Joan den ekainaren 22an izan genuen Ikerketa parte-hartzailea eta kokatua: herri ikerketa, herriarekin, herritik ikastaroa Eibarren. UEUren 54. Udako Ikastaroen barnean, Biharamunen Lantegiak antolatua. Loretxu... (+)
Izpiliku ezkontza, "lavender wedding"
Aurrekoan, xaboi ikastarorako hainbat izpiliku barietateren olio esentzialak sailkatzen ari nintzela, galdu egin nintzen eta leku oso harrigarri batera eraman ninduen izpilikuaren inguruko jakintzak. (+)
gora