Otsailtxo laburrean, katarrak gau -lapurrean.

Tokiko laborantzarako eta mendien kudeaketarako elkarte berria Baiguran

Gure Gain elkartea sortu berri dute Ipar Euskal Herriko Baigura eskualdean, mendiaren kudeaketari eta laborarien beharrei begira, proiektu amankomunak eta elkarlana sustatzeko. Zortzi herri batu dira elkartean: Luhuso, Makea, Lekorne, Heleta, Irisarri, Ortzaize, Arrosa eta Bidarrai. “Mendiaren kudeatzeko badira hainbat sindikatu eta elkarte Xiberoan, Garazin eta Baigorrin. Hemen, gure zortzi herri horien artean diren mendi ertain horietan, deus ez zen”, esan zuen Jeff Mateo Ortzaizeko hautetsiak Euskal Irratietan. Hutsune hori betetzeko asmoz abiatu dute proiektua.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko urriaren 16a
Argazkia: Euskal Irratiak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

AFPak –Mendiko Lur Funtsak– baziren martxan elkarteko zenbait herritan lehenagotik, baina nor bere herriko mendiaren kudeaketara mugatzen ziren gehienak. Bidarraiko, Arrosako eta Makeako AFPek elkarrekin egiten zuten lan, dena den, eta bazuten animatzaile bat lanean. “AFPen ahalmena mendien kudeaketara mugatzen da. Laborantzari dagokion alde ekonomikoa garatzeko, adibidez, ez dute konpetentziarik”, azaldu du Mateok. 340 etxalde inguru dauden eskualdean, laborari guztien arazoak direnei erantzuna emateko tresna bateratuak sortzea beharrezkoa zela ikusi zuten, eta horiek bultzatzea da elkartearen asmoa.

Lana aurrera eramateko eta administrazio kontseiluaren gogoetetatik proiektu desberdinak abian jartzeko, animatzaile bat izanen dute taldean, eta laborariendako eta laborarien ondoan eginen du lan pertsona horrek. Zeintzuk dira laborarien arazo edo hutsune amankomun nagusiak? Zortzi herrietako laborariei inkesta pasatu diete, behar nagusiak identifikatzeko. Anne Marie Sabarots Bidarraiko hautetsiak, horrela azaldu zuen Euskal Irratietako elkarrizketan: “Lehen proiektua lan partekatuarena izan da, eta erosketa amankomunen eta saltokiaren inguruan ere atera dira beharrak”.

Laborarien arteko loturak josten

Proiektu kolektiboak bultzatuko ditu Gure Gain elkarteak. Arestian aipatutako lan partekatuaren kasuan, adibidez, etxalde bakoitzak bere langile propioa izateko nahikoa ahalmen izan ez arren, etxaldeen multzoak egin dituzte, langile bat taldean hartzeko. “Elkartearen lana da laborarien arteko lotura eta sarea egitea”, azaldu zuen Sabarotsek Kanalduden. Bazkak elkarrekin erostea edo transformazio gune amankomuna martxan jartzeko asmoa dira beste adibide batzuk. Eta, saretze eta elkarlan horretarako, aliatu dituzte laborantzaren bueltako beste elkarte batzuk, Euskal Herriko Laborantza Ganbara kasu.

Urriaren 7an egin zuten Arrosan elkartearen aurkezpen festa. Mahai ingurua, zikiro jatea, jokoak eta kontzertua izan zituzten, besteak beste. Behin martxan jarrita, eta Sabarotsek argitu bezala, ”xinaurri lana” eginen du elkarte berriak.

Ahabi ekologikoak Anbotopetik
2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun... (+)
30 urte eta gero zer?
2025-07-06 | Garazi Zabaleta
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan,... (+)
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin
2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena... (+)
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak
2025-06-23 | Garazi Zabaleta
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean,... (+)
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”
2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier... (+)
gora