Otsailean bero, negua gero.

Bergarako Zezenak ganadutegia 90 abelburu hiltzera behartua, tuberkulosi kasu batengatik

Europako araudiari jarraituta hil beharko ditu abelburu guztiak. Adierazi dute ez dela “bidezkoa”, eta “urteetako lana galtzea” deitoratu dute. 


2025eko urriaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bergarako Zezenak ganadutegiak bere abelburu guztiak (90) hil beharko ditu, tuberkulosi kasu bat atzeman dutelako. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuak baieztatu duenez, “hustuketa sanitarioaren” Europako protokoloa aplikatu da. Araudi horrek ezartzen duenez, behi-tuberkulosiaren intzidentziak % 1 gainditzen badu, kasu positibo batekin kontaktua izan duten abelburu guztiak sakrifikatu behar dira. Ganadutegiko arduradunek erabakia gaitzetsi dute: “Ez da bidezkoa infektatu batengatik animalia osasuntsu guztiak hil behar izatea”.

Bergarako Zezenak ganadutegia ezaguna da jaietako sokamutur eta errekortari saioetarako zezenak eta bigantxak dituelako. 90 abelburuak galtzeaz gain, kalterik handiena urteetan egindako  lortutako “genetika” galtzea dela adierazi dute sare sozialetan. “Bihotza, arima eta diru-zorroa jarri ditugu, eta orain dena pikutara doa”, adierazi dio Iñigo Almorza Bergarako Zezenak ganadutegiko arduradunak Diario Vasco-ri. Hala ere, konbentzimendu osoz jakinarazi du ez dutela etsiko: “Ez dugu amore emango, itzuli egingo gara, hutsetik hasi behar da berriro. Animaliak erosi eta leinu oso bat sortu. Aurrera egingo dugu”. 

Ez da aurten Gipuzkoan sakrifikatu behar izan den lehen azienda. Debako Marqués de Saka ganadutegiak 160 abelburu hil behar izan zituen otsailean, tuberkulosi agerraldi baten ondorioz. 

Bestalde, asteotan abere azokak debekatu dituzte Hego Euskal Herrian, behiei eragiten dien dermatosi nodular kutsakorra dela eta. Gaitzak Euskal Herriko behirik gaixotu ez badu ere, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak azaroaren 30era arte debekatu dituzte abere azokak, prebentzio neurri gisa. 

EAEko eskola jantokietako langileak lanera itzuli dira, aurreakordioa sinatu ostean
Laugarren greba egunaren ostean sinatu dute akordioa LABek, CCOOek eta UGTk patronalarekin. Eusko Jaurlaritzak ratioak murriztea proposatu ondoren heldu da adostasuna. ELAk, baina, ez du... (+)
Jaurlaritzak ez zituen herritarrak Petronorreko isuriaz gauera arte ohartarazi, goizetik jakin arren
Muskizeko Petronorreko plantan isuri berri bat izan zen ostegunean, eta herritarrak kalera atera dira asteburuan “Aski da!” esateko. Enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa jarri dute... (+)
Solariako bi goi kargu ohi Energiaren Euskal Erakundean eta Arabako Aldundian ari dira orain lanean
Araban energia berriztagarrien hedapena eztabaida bizian da azken asteotan, besteak beste, Solariak eraiki nahi dituen hemeretzi planta fotovoltaikoengatik. Multinazionalaren bi zuzendari ohi administrazio publikoan lanean... (+)
Arabako 1.200 hektareatan hemeretzi planta fotovoltaiko eraikitzea aurreikusten du Solariak
Zigoitia Bai herri plataformak salatu du marko normatibo ahulak herrialdea “babesgabetasun” egoeran utzi duela. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote “informazioa atzeratzea” eta “bidezkoa eta bermatzailea izango... (+)
Europak erabaki du 2035etik aurrera ere errekuntza-autoak matrikulatu ahal izango direla
Europar Batasunak atzera egin du 2035erako ezarritako errekuntza-autoen debekuan, auto elektrikoen salmenta espero baino motelagoa dela argudiatuta. Bruselak malgutasuna lehenetsi du eta autogileei emisioak %90... (+)
gora