Ez dago bi baratze berdinik. Baratze batean ez dago bi egun berdinik

Egunero 600 futbol zelaiko natura-azalera hormigoi bihurtzen dute Europan

2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira bideratutako lurrak dira.


2025eko urriaren 01a
Bulldozerrak eraikuntza lanetan
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

The Guardian eta bere bazkide diren Arena for Journalism in Europe (Arena), Norvegiako Natura Ikertzeko Institutua (Nina), Norvegiako NRK irratia eta 11 herrialdetako beste hedabide batzuek eginiko ikerketan ondorioztatu dute 2018tik 2023ra artean 9.000 kilometro koadro naturgune galdu direla gizakion esku hartzeengatik, alegia, egunero 600 futbol zelaien azalerako natura galera da.

Natura lurretan ez ezik, landa guneko soroak ere hormigoiz ordezkatzen ari dira, eta horrek elikadura segurtasunari mehatxu egiten dio, txostenaren arabera. Eraikuntzen gehiengoa errepide eta etxebizitzak dira, baina aberatsen probetxurako diren luxuzko turismo, kontsumo eta industriak ere lekua hartu dio naturari. Natura galera handiena izan duten herrialdeak Turkia (1.800 kilometro koadrotik gora, Europa osoko galeraren bostena), Polonia (1.000 kilometro koadrotik gora), Frantzia (950 kilometro koadro), Alemania (720 kilometro koadro) eta Erresuma Batua (604 kilometro koadro) dira.

Besteak beste, Turkian, Ezmir probintziako hezegunea, Egeoko kostaldean, hormigoizko zimenduen azpian lurperatu dute, luxuzko yateak izatera bideratutako kirol portu baterako, ikerketaren arabera. Portugalgo kosta ere luxuagatik bereziki zigortua izaten ari da. Algarveko kostan babestutako eremu batean 300 hektarea galduko dira golf zelaia duen konplexu baten eraikuntzan, zeinak mantenurako egunero 800.000 litro ur behar dituen. Turkiako proiektua aurrera daraman Yatek bezalako enpresek legearen barruan jarduten dutela argudiatzen badute ere, hainbat GKEk salatu dute Europan gertatzen ari den “kalte naturala”.

Euskal Herrian ere ez gaude prozesu honetatik salbuetsita. Besteak beste, Baztango lurretan eraikitzekoa den Aroztegia luxuzko proiektua bertan daukagu. Luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza eraikiko dira natura lurretan, herritarrak proiektua oztopatzen saiatu diren arren.

Etsipena klimaren goi bileraren atarian: Lulak petrolioa ustiatzea erabaki du Amazonas ibai-aho inguruan
Datorren asteko COP30 klimaren goi bileraren atarian, Lularen gobernuak Amazonas ibai-ahotik gertu petrolioa ustiatzeko baimena eman dio Petrobasi. Horrek, klimaren aldeko diskurtsoarekin talka egin eta... (+)
Bergarako Zezenak ganadutegia 90 abelburu hiltzera behartua, tuberkulosi kasu batengatik
Europako araudiari jarraituta hil beharko ditu abelburu guztiak. Adierazi dute ez dela “bidezkoa”, eta “urteetako lana galtzea” deitoratu dute.  (+)
Iragan astean bi langile hil ziren lan istripuetan, 2025ean dagoeneko 56 dira hildakoak
LAB sindikatuak jakinarazi du bi langile zendu zirela iragan astean lan istripuetan, Maulen eta Muxikan. 2025ean lanean hil diren 56 langileetatik hamabost garraiolariak ziren. (+)
Subflubiala EZ! plataformak manifestaziora deitu du urriak 18an Bilbon
Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea aldarrikatu du herri plataformak. Bizkaiko herritar guztiei dei egiten diete datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, Bilboko... (+)
Sutea izan da larunbatean Zubietako erraustegian
Larunbat arratsaldean ke zutabe handia bistaratu zen Zubietako erraustegian. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak garrantzi handirik eman ez dion arren, gertakariak hainbat herritar eta eragileren kezka eta... (+)
gora