Astelehenero 8:00etan zure epostan
Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egin ditu sindikatuen gehiengoak Sare Herritarrak antolatutako konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde. 2026an 15 urte beteko dira ETAk jarduera armatua eten zuenetik. Urteurrena baliatu nahi dute presoen salbuespen egoerari amaitu eta “gehiegi luzatzen ari den gatazkari" konponbidea emateko.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan euskal sindikalgintzaren gehiengoak (ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek) elkarretaratzeak egin ditu Ezin da gehiago luzatu, euskal langileria Bilbora lemapean. Modu honetan bat egin dute urtarrilaren 10ean Bilbon Sarek egingo duen mobilizazioarekin.
Era bateratuan eginiko irakurketan, langileen ordezkarien gehiengoak “bakearen eta elkarbizitzaren” alde egin du. 2026an hamabost urte beteko dira ETAk jarduera armatua eten zuenetik, etaadierazi dute data esanguratsu hori kontuan hartuta atzera begirako ariketa “zintzoa” egitea dagokiela euskal gizarteari, instituzioei, arduradun politikoei eta alderdiei, baita sindikatuei ere. Adierazi dute urte hauetan konponbidearen eta bakearen bidean zenbat aurrerapen egin direla, baina munduan gertaturiko beste zenbait gatazketan ez bezala, gehiegi luzatzen ari dela behin betiko konponbidea.
Hori dela eta, sindikatuek aldarrikatu dute salbuespen lege eta politika behin betiko amaitu beharra dagoela. Beste urte betez, bakearen eta elkarbizitzaren alde bat egingo dute sindikatuek Sare Herritarrak urtarrilean egingo duen manifestazioan, Ezin da gehiago luzatu lelopean.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545