Baratzean, baratzezainak ereiten duena baino gehiago hazten da.

220tik gora hildako eragin dituzte bi tifoik Filipinetan

Aurreko ostegunean Kalmaegi eta igande gauean Fung-wong tifoiak lurreratu dira filipinar uharteetan. Azkenekoak ia milioi bat ebakuatu eragin ditu Pazifikoko herrialdean.


2025eko azaroaren 10a
2013an Filipinak astindu zuen "Haiyan" tifoiak 12.000 pertsona baino gehiago eragin zituen.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Igandea gauean Filipinetako iparraldean lurreratu da Fung-wong tifoia eta gutxienez lau pertsonaren heriotza eragin du, agintariek jakinarazi dutenez. 230 kilometro orduko haize-boladak eragitea iritsi da. Hiru egun lehenago, Kalmaiegi tifoiak ostegunean lur hartu zuen eta 220tik gora hildako eragin zituen, The Guardian hedabidearen arabera.

Ostegunekoa ikusita, asteburuan zenbait neurri hartu ditu Filipinetako Gobernuak: 916.863 pertsona ebakuatu dituzte herrialde osoan, Luzon uharte nagusiko eskolak eta gobernu-bulegoak ixtea agindu zituen, Manila hiriburukoak barne, eta 300 hegaldi inguru bertan behera geratu ziren.

Tifoiak igarotzen diren gunean aurkitzen da Filipinak, eta aurten lurreratu den 21.a Fung-wong. Vietnamen ere igarotzen dira tifoiak, Kamaegi-k ostiralean lurreratu zen eta gutxienez bost hildako eta hiru desagertu daudela baieztatu dute agintariek, gutxienez 2.800 etxebizitzari eragin die. 2013an egindako NBEren klima elkarrizketan, Filipinetako Gobernuak tifoiak larrialdi klimatikoarekin lotu zuen.

Milioitik gora oilo konfinatu dituzte Nafarroa Garaian eta Araban, hegazti gripearen arriskuagatik
Europan hegazti gripeak izan duen gorakadarengatik, azaroaren 10etik aurrera Nafarroako hamabi eta Arabako sei udalerritako etxeko hegaztiek konfinatuta egon beharko dute. Euskal Herrian ez da... (+)
Getxo eta Portugalete arteko subflubialaren proiektuaren aurka pertsona bat kateatu da Bizkaiko Diputazioan
Itsasadarraren azpitik Getxo eta Portugalete arteko tunel proiektuaren aurka protesta egiteko ekintzaile bat kateatu da Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinean; Poliziak kide guztiak identifikatu ditu. Ekimenarekin Bilboko... (+)
gora