Astelehenero 8:00etan zure epostan
Azaroaren 29 arratsaldean "Repsolen praktika ekozida eta kolonialak salatzeko" bi elkarretaratze egin dituzte Lintziringo (Oiartzun) eta Txillida Lekuko (Hernani) gasolindegietan.
Egoeraren irakurketa hau zabaldu dute makroproiektu berriztagarrien aurkako bi mugimenduek: "Multinazional honek hamarkadak daramatza mundu osoan zehar bizitza suntsitzen. Ezagutzen dugun enpresa kutsakorrenetako bat izateaz gain, hegoaldeko zapaldutako herrietan txikizioak egiten jarraitzen du gaur egun ere, bertako herriak eta ingurune naturalak suntsituz. Gainera, hilabete honen hasieran denok ikusi dugu Josu Jon Imaz (Repsoleko kontseilari ordezkaria) Trump-en mesedeetara lanean, azken honi eskerrak ematen Venezuelako hiriburua bonbardatu eta bertako presidentea bahitzeagatik, bertako ondasunak lapurtzen jarraitzeko".

Bi herri ekimen hauek zera oroitarazi dute: "[Repsolek] erregai fosilen negozioan sakontzen duen bitartean, multinazional bera da Artikutza, Arano, Goizueta, Hernani, Lesaka eta Oiartzun inguruko mendiak txikituaz kapitala metatzen jarraitu nahi duena, oraingoan 200 metroko altuerako haize errotez osatutako makro zentral eolikoak jarrita". Repsolez gain Endesa multinazionala ere seinalatu dute, beste proiektu bat duelako lur horietan.
Mezu honekin bukatu dituzte elkarretaratzeak: "Argi daukagu: horrelakorik ez. Hau ez da guk egin nahi dugun ibilbidea, Repsol bezalako multinazionalen proiektuei irmoki ezetz esatea beharrezkoa da. Makroproiekturik ez hemen, ez inon! Mendien industrializazioa gelditu! Repsol eta Endesa kanpora!".
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545