Urriak buztanaz, zezeilak bularraz.

Produktu energetikoak, ekologikoak eta bertan eginak

Kirol ekimen asko egiten dira Euskal Herrian urte osoan, eta horrelakoetan kirolariek hartu ohi dituzten produktu energetikoetan jarri zuen begia 2019an Xavier Bourlon ziburuarrak: “Emaztea erlezaina da aspalditik, eta berarekin hasi nintzen lanean”. Naturan kirola egiteko ohitura zuen jendeari bideratutako produktuak egiten hastea bururatu zitzaion, etxeko eztia oinarri izanen zutenak. Tartean pandemiak harrapatuta, onartu du nahi baino mantsoago doala proiektua aurrera, baina dagoeneko ari da zenbait produktu ekoizten eta saltzen.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko uztailaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Euskal Herrian eta hurbilean kirola egiten duen jendeari bertako laborariek egindako produktuak eskaintzea zen ideia, errezeta sinple batekin, kimikorik eta enbalatzerik gabe”, azaldu du Bourlonek. Momentuz, haiek ekoiztutako eztia oinarri duten barra energetikoak eta gel-ak ekoizten dituzte. Barrak egiteko almendrak, intxaurrak, oloa, zekalea, abrikotak eta aranak darabiltza, eztiaz gain. Gel-en kasuan, berriz, bi motakoak egiten ditu: eztiarekin eta limoiarekin egindakoa bata; eta eztiarekin, limoiarekin eta jengibrearekin egindakoa bestea.

Dardareko produktuen osagai guztiak ekologikoak dira, eta saiatzen dira horiek hurbiletik ekartzen. Oloa Landetako enpresa bati hartzen diote, eta abrikotak eta aranak, Frantziako Estatuko hego-mendebaldetik dakartzate. Eraldaketa, berriz, Senpereko Hurbil gunean egiten du Bourlonek berak. “Zortzi ekoizleren artean martxan jarri genuen gunea da Hurbil, bertan eraldatzen ditugu gure produktuak, eta salmenta gunea ere badago”, azaldu du.

Kirolarien artean konfiantza irabazteko zailtasunak

Senpereko gunean eta hurbileko kontsumitzaileen elkarte eta dendetan saltzen ditu produktuak batik bat Bourlonek. Espero zuenaren kontra, ordea, kirolarien artean tokia egitea ez da hain erraza izaten ari: “Pentsatzen nuen hurbileko eta kalitatezko produktuok segituan piztuko zutela kirolarien interesa, baina errealitatea da haiek marka konkretuak erabiltzen dituztela gehienetan, eta ohitura horiek aldatzeko beldur direla”. Produktua ezagutzera emateko esfortzu handia egin behar dela dio ekoizleak, eta momentuz, kirol munduko jendeari probatzeko barrak ematen ari da.

“Lehiaketen munduan ari diren horiengana ez gara gehiegi iritsi oraindik, modu lasaiagoan kirola egiten dutenak, naturan ibilbideak egitera ateratzen direnak eta horrelakoak dira barrak erosten dituztenak, batez ere”, dio. Horiekin batera, gurasoak ere ohiko bezero omen ditu ziburuarrak, haurren hamaiketakorako erabiltzen baitituzte produktuok. Proposamen berritzailea eta desberdina da Dardare, betiko formulari buelta bat eman baina betiko eta kalitatezko produktuak oinarri dituena.

Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
Ogia, bizitzako proiektu Etxalarren
2026-09-28 | Garazi Zabaleta
Duela hamaika urte, 2015eko irailean bukatu zituzten Etxalarko (Nafarroa) Maira okindegiko obradorearen lanak, eta ogia egiteari ekin zioten Aloña Gonzalez Bereauk eta Ander Amundarain Hernandezek.... (+)
gora