Astelehenero 8:00etan zure epostan
Stop AHT Zundaketak plataformak azaldu duenez, Espainiako Garraio Ministerioak duela hilabete proposaturiko aukerak ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen artean. Zundaketak egingo dituzten udalerrietako udalei eskatu diete horretarako baimenik ez emateko. Azaroaren 23an mendi martxa egingo dute Idiazabal eta Ataun artean.
Stop AHT Zundaketak plataformako kideak asteartean egindako prentsaurrekoan.
Espainiako Garraio arloko Estatu idazkariak urriaren 21ean iragarri zuen Euskal Y eta Nafarroako AHT lotzeko beste aukera bat zutela mahai gainean. Orain arte, Gasteizkoa eta Aralar azpitik Ezkio-Itsasoko geltokira joango litzatekeena zituzten esku artean, eta horrek erakundeen arteko ika-mika handia sortu du.
Ministerioak proposatu du AHT Aralar azpitik igaro beharrean, mendikatea "inguratzea", Altzaniako mendietatik Etzegaraten barrena, Ezkio-Itsasoraino. Baina Stop AHT Zundaketak plataformaren esanetan, proposamen horrek ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke: Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen arteko korridore ekologiko baliotsua bete-betean zatituko luke.
Ataunen, Beasainen, Idiazabalen eta Bakaikun zazpi zundaketa egingo dituzte datozen bederatzi hilabeteetan, eta horretarako, "segurtasun pribatua izango omen du lanak egingo dituen enpresak"
Plataforma horretako kideek asteartean egindako agerraldian argitu dute 22,5 kilometroko tunelaren ordez, proiektu berriak 20 kilometrokoa aurreikusten duela, eta Aralartik oso gertu igaroko dela. Hain justu, zundaketetako batzuk, Ataungoak, Aralarko Parke Naturalaren mugan egingo lirateke.
Ataunen, Beasainen, Idiazabalen eta Bakaikun zazpi zundaketa egingo dituzte datozen bederatzi hilabeteetan, eta horretarako, "segurtasun pribatua izango omen du lanak egingo dituen enpresak", azaldu dute Stop AHT Zundaketak-eko Maider Fidalgo eta Patxi Zubiriak. Hori dela-eta, udal horiei dei egin diete zundaketa lanetan ez laguntzera.
Azaroaren 23an mendi martxa egingo dute Idiazabaldik, 09:30ean hasita, Ataungo mugan dagoen Dantzalekuraino; ibilbidean zehar izaki mitologikoen inguruko kontakizunak, musika eta hamaiketakoa ere izango dituzte. Bestalde, azaroaren 26an Ataunen Inma Mugerza hidrogeologoak azalpenak emango ditu, AHTren tunelek lur azpian eragin ditzaketen kalteen inguruan.
Erriberabeitiko Udala ere AHTren obren aurka
Araba eta Burgos arteko AHTren obrak direla-eta, Erriberabeitiko Udalak Adif sozietateari eskatu dio ez dezala lizitaziora atera Ameyugo eta Manzanos arteko zatia.
Erriberabeitiko Udalaren arabera, lehenik eta behin beharrezkoa da gaur egun dagoen trenbide korridorea "modernizatzea" eta Burgos, Araba eta Nafarroa artean "tren publiko sozial baterako trazaduraren" inguruan dagoen proposamena sakonago aztertzea
Udalaren arabera, lehenik eta behin beharrezkoa da gaur egun dagoen trenbide korridorea "modernizatzea" eta Burgos, Araba eta Nafarroa artean "tren publiko sozial baterako trazaduraren" inguruan dagoen proposamena sakonago aztertzea.
Osoko bilkuran testua onartu du udalbatzak eta bertan dio "garai berriek konponbide berriak" behar dituztela, eta horretarako "aukera arrazoizkoa" dela orain dagoen trenbide-korridorea egokitzea, lurralde-kohesioa bermatzeko, "tokiko geraleku eta geltoki berrituekin".
2022an Araba eta Nafarroako Tren Publiko eta Sozialaren aldeko herri plataformak proposamena aurkeztu zuen Madrilgo Kongresuan, tokiko erakundeekin elkarlanean egina, lurralde horietan tren publiko sozial baten trazadura aurrera eramateko.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545