Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari.

“Klima mediterraneoan belarra izateko asko mugitu behar ditugu oiloak”

Hamarkada pasatxoko ibilbidea du San Martin Unxen kokatuta dagoen Guneko proiektuak. 2013tik arrautzak ekoizten dituzte Mikel eta Igor Olite anaiek, eredu ekologikoan. “Aiton-amonak herrikoak ziren, baina herritik hirira mugitu zen belaunaldiaren semeak gara gu”, dio Mikel Olitek. Dena den, lurrarekin eta nekazaritzarekin harremana beti mantendu dute bi anaiek: batak barraskiloak ekoizteko proiektu saiakera egin zuen aurretik, eta bestea, mahastizain aritua da. Azkenean, aurreko belaunaldiek egindako bidea kontrako noranzkoan egitea lortu dute: hiriburutik herrira buelta.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko urriaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2012an ekin zieten anaiek oilategiko lanei, eta eraikina jasangarritasun irizpideen arabera diseinatu zuten. “Material naturalekin egindako eraikina da, lasto fardoekin altxatu genituen paretak, zura asko erabili genuen, lastoa babesteko buztina eta karea…”. Aire giroturik ere ez dute oilotegian, horren ordez leiho gurutzatuak dituzte, eta ipar haizea dagoenean irekita oxigenatzen dute gunea. Elektrizitatea eta ur beroa eguzki plaken bidez lortzen dituzte. “Ez gaude sarera konektatuta, eta ideia da ahalik eta autonomoen izaten saiatzea”, gaineratu du.

Ekoizpen moduaz, hasieratik zuten argi ekologikoan ariko zirela. “Ekoizpen proiektua familiatik jaso dutenek, agian, beste eredu bat ezagutu dute, eta horiek txipa aldatu behar dute, baina ez da gure kasua. Guretzat erraza izan da, gure buruan ez zen beste aukerarik sartzen”, dio. 2,6 hektareako lursaila dute Guneko proiektuan, 13 zatitan banatuta. “12 zati erabiltzen ditugu oiloentzat, errotazioa egiten dugu eta egunero parkez aldatzen ditugu”, dio. Izan ere, iparralderago belarra errazago hazten dela dio, baina klima mediterraneoan belarra izateko eta lurraren emankortasuna bermatzeko mugimendu gehiago egin behar dira.

Salmenta bertatik bertara

Nafarroan bertan, inguruko herrietako dendetan saltzen dituzte arrautzak Olite anaiek, 40 bat kilometroko eremuan: Lizarraldea, Zangotzaldea, Gares ingurua, Tafalla aldea, Iruñerria… “Batik bat dendetan saltzen dugu, baina azoka batzuetan ere bai”, dio. Banaketa haiek egiten dute.

Azken aldian, bisitak ere antolatzen ari dira anaiak, batez ere jendeari haien lan egiteko modua erakusteko: “Bezeroek eta herritarrek gustuko dute hona etorri eta zuzenean lan nola egiten dugun ikustea”. Gainera, arrautzak izan arren proiektuko ekoizpen nagusia, baratzea eta olibondoak ere badituzte, eta horri lotutako hainbat ikastaro antolatu dituzte azken hilabeteotan. “Baratzezain batekin harreman estua dugu. Guk tokia eskaintzen diogu, baratzea eta bazkaria, eta berak bere jakintza jartzen du”, adierazi du. EHKOlektiboko kide dira Olite anaiak, eta hain zuzen, azaroaren 22an bertan ospatuko dute Baserriko Uzta ekimena, Ines Osinagaren kontzertuarekin. Aukera bikaina proiektua bertatik bertara ezagutzeko.

Artzaintza eta naturopatia Ezkion: ingurumena, osasuna eta elikadura, eskutik
2026-09-21 | Garazi Zabaleta
Naturopatiarekin eta sendabelarrekin lotutako Mimogoxo proiektua zuen martxan Eztizen Agirresarobe Pinedak duela zenbait urtetik, eta Beñat Idiakez Amenabar bikotekideak artzaintza ikasketak egin eta ardiak jartzea... (+)
Iraila, agroekologiaz bustia!
2026-09-14 | Garazi Zabaleta
Arabako Bionekazaritzak XXXI. Bionekaraba merkatua eginen du irailaren 26an, baina aurtengo edizioa azokara mugatu beharrean, indarrez eta gogoz dabiltzala aprobetxatu eta hilabete osoko egitaraua prestatu... (+)
Larrabetzun, baserritarrak herriko konpostaren kudeatzaile
2026-09-07 | Garazi Zabaleta
Tokiko politika publikoetatik elikadura sistemetan eragiteko dauden aukeren inguruko jardunaldiak antolatu zituen ekainaren hasieran Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak, Leitzan (Nafarroa). Euskal Herriko hainbat tokitan... (+)
Nekazari eta abeltzain txikiak 'bendeja' berreskuratzen
2026-08-31 | Garazi Zabaleta
Hamar urte inguruko ibilbidea du Uribe Kostako Agroasanbladak, nahiz eta duela urtebete  taldean jende berria sartu zen eta eraberritze prozesua egin zuten. "Plaza Beltza izeneko... (+)
Berakatz beltzaren onurak
2026-07-27 | Garazi Zabaleta
Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. “Lurrarekiko interesa aspalditik datorkit, 2004an nekazaritza ekologikoko ikastaro intentsiboa... (+)
gora