Buruila larrazkeneko maiatza.

PODCAST 2x16 | ‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko

Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean omen dator, eta guzti honetaz aritu zaigu jenofa Berhokoirigoin ARGIAn idatzi duen artikulua oinarri hartuta. 

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Entzun saioa osorik:

 

Ikusi programaren teaserra:

 

Sukaldariak eta laborariak elkarlanean jartzeko gogoa mahaigaineratu du Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketak
Dozenaka lagun batu dira astelehenean Saran (Lapurdi) burutu Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketen baitan. 2009an sortutako Ja(ki)tea elkartea egon da hitzorduaren oinarrian, eta Bidasoaz bi aldeetako... (+)
2040rako CO2 isurketak %90 murriztea adostu du Europar Batasunak, malgutasunez bada ere
Ostegun eta ostiral honetan heltzekoak dira Brasilgo Belem hirira munduko 60 bat estatuburu, azaroaren 10etik 21era iraganen den klimari buruzko COP30 gailurraren kari. Europar Batasunak... (+)
Munduko 308 aberatsenek 118 estatuk baino gehiago kutsatzen dute
Azaroaren 10etik 21era Belemen (Brasil) eginen duten klima aldaketari buruzko COP30 gailurraren bezperan atera du Arpilatze klimatikoa: nola gutxiengo boteretsu batek kaosean murgiltzen duen mundua izeneko... (+)
Statkraftek bertan behera utzi du Itsaraz parke eolikoaren egitasmoa
Aramaio eta Eskoriatza arteko ingurunean zortzi haize-errota jartzeko makroproiektua ez du gauzatuko multinazional norvegiarrak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu dute erabakia astelehen honetan. (+)
Debekaturiko 122.000 tona pestizida esportatu ditu 2024an Europar Batasunak
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak... (+)
gora