Santa Luzia egunerako, eguna oiloaren hatzaparra hazitzen.

Plastiko biodegradagarriak ez dira hain biodegradagarriak

Gehien erabiltzen den bioplastikoa itsasoan nola degradatzen den aztertu dute, eta ikusi dute urte bat baino gehiago irauten duela batere degradatu gabe. PolsONE aldizkarian eman dute horren berri.


2023ko ekainaren 01a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Plastikoak ingurumenean sortzen dituen arazoen irtenbide gisa erabiltzen dira bioplastikoak. Erabiliena PLA da. Artotik, maniokatik, erremolatxatik eta abar abiatuta ekoizten da, eta biodegradagarri eta konpostagarri gisa etiketatzen da. Baina, gauza bat da kondizio industrial jakinetan degradagarria izatea, eta, bestea, ingurumenean. Hain zuzen ere, itsasoan zer gertatzen den jakiteko egin zuten ikerketa hau.

Hamar ehun-mota aztertu zituzten: zuretik eratorritako zelulosaz egindako ehunak, kotoizkoak, PLAz eginak, petroliotik eratorritako plastikoak (polietilenoa, polipropilenoa eta tereftalatoa) eta petroliotik eratorritakoen eta zelulosazkoen nahasteak. Horiek guztiak ohikoak dira ehungintzan, bilgarrietan eta abarretan.

Ehun horiek itsasoaren azalean eta  itsas hondoan, 10 metro inguruko sakoneran, jarri zituzten. Eta zazpi egunean behin aztertu zituzten laginak laborategian. kusi dute zelulosaz eta kotoiz egindakoak hilabete batean degradatzen direla; eta, PLAn eta eta petroliotik eratorritakoetan, berriz, ez zuten degradazio zantzurik topatu, esperimentuak iraun zuen 424 egunetan.

Emaitzok ikusita, ikertzaileek aldarrikatu dute material bat biodegradagarri edo konpostagarri gisa sailkatzeko, beharrezkoa dela materialak ingurumenean nola degradatzen diren jakiteko azterketak estandarizatzea. Izan ere, kondizio jakin batzuetan degradagarriak izanagatik, ingurumena poluitzen dute horiek ere.

Elikagai-sistema osasungarriago eta jasangarriago batek goitik behera aldatuko luke nekazaritza
2050erako mundu mailan dieta osasungarriagoa egingo bagenu, produktibitatea handituko balitz, eta elikagai-xahutzea erdira murriztuko bagenu, nekazaritzaren mundu mailako egitura eraldatuko litzateke. (+)
Amazoniako kultura eta ezagutza murriztuko du klima-aldaketak
Amazoniako oihana ondare biologiko eta kulturalaren gune garrantzitsua da. Munduko biodibertsitatearen % 10 baino gehiago biltzen du eta harengan klima-larrialdiak izan duen eragina ikertu dute. (+)
Aberatsek sortzen duten ingurumen-kaltearen kostu ekonomikoa kalkulatu dute: 1,7 - 5,7 bilioi dolar urtero
Jakina da CO₂ gehien isurtzen duten herrialdeetako biztanlerik aberatsenen %10ak direla klima-aldaketak eragindako kalteen erdiaren erantzule zuzenak. Orain, ordea, gizadiari sortzen dioten ingurumen-kalte horren kostu... (+)
Kokainaren metabolitoak izokinen mugimenduan eragiten du
2026-04-28 | Elhuyar, Ana Galarraga
Kokainak izokinen mugimenduan nola eragiten duen ikertu dute Australian. Griffitheko Unibertsitateak gidatu du ikerketa, eta frogatu dute gizakion kontsumoaren ondorioz habitat naturalera iristen den kokainaren... (+)
Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn
2026-01-28 | Ana Galarraga, Elhuyar
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera. (+)
gora