Adierazi ezin diren gauzak atsegin ditut ahuakete baten dasta, gardenia baten usaina...

Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez eta onurez jabetzen direla, eta hegoalde globalak, berriz, inpaktu sozialak eta ekologikoak jasaten dituela. Global Environmental Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa, irekian


2025eko maiatzaren 23a
igeriako Ogoniland eskualdea munduko kutsatuenetako bat da, Shell eta beste petrolio-konpainia batzuen jardueraren ondorioz.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Environmental Justice Atlas (EJAtlas) mapa interaktiboaren datuen azterketaren bidez lortu dituzte emaitzak. Mapa interaktibo horretan, erauzketekin lotutako mundu osoko 4.300 gatazka baino gehiago daude jasota, hala nola meatzeak, oliobideak edo presa hidroelektrikoak direla eta sortutako borrokak. 

Ehun konpainia gatazkatsuenak –horien artean, Shell, Glencore, Repsol eta Bayer-Monsanto– atlasean dokumentatutako 5.500 enpresen % 2 baino ez dira, baina aztertutako gatazken % 20an parte hartzen dute. Konpainia horietako gehienak erraldoi transnazionalak dira, eta energiaren, meatzaritzaren eta hidroelektrizitatearen sektoreetan jarduten dute. Egoitza iparralde globalean duten arren, haien jarduerek ondorio larriak eragiten dituzte hegoalde globaleko komunitateetan.

Hain zuzen ere, ikerketaren arabera, iparralde globaleko konpainien erauzketa-proiektu gatazkatsuen ia erdia hegoalde globalean kokatzen dira. Gainera, herrialde pobretuetako gatazketan parte hartzen duten enpresen %50 AEBtik, Txinatik, Europatik edo halako lurralde ekonomiko garatuetatik datoz. 

Konpainia transnazionalek balio handiko edo ingurumen-aztarna handiko produktuekin (artoa, kotoia, petrolioa, gasa edo mineral arraro eta preziatuak) lotutako gatazkekin dute zerikusia. Aldiz, balio txikiagoko baliabideekin erlazionatuta sortzen diren gatazketan (ikatza, hondakinak...), batez ere, konpainia nazionalek parte hartzen dute. 

Ikerketak erakusten du, halaber, konpainia transnazionalek proiektu horietan parte hartzeak larriagotu egiten dituela tokiko biztanleentzako gizarte- eta ingurumen-ondorioak: lekualdatze behartuak, lurrak galtzea, bizibideen eta jakintza tradizionalen galera, baita emakumeen eta indigenen gaineko kalteak ere. Kasu askotan, gatazka horiek errepresioa eta ustelkeria eragiten dituzte, baita komunitateko liderren eta ingurumen-ekintzaileen hilketak ere.

Ikertzaileek salatu dutenez, konpainia horietako askok NBEren Mundu Hitzarmena eta antzeko ekimenetan parte hartzen duten arren, haien jardunbidean ez dituzte hitzartutako irizpideak betetzen. Horrez gain, azpimarratu dute kontrol-neurriak alferrikakoak direla, eta beharrezkoa dela sistema aldatzea. Europako Legebiltzarreko azken erabakiek, ordea, konpainiak arduragabetzeko asmoa dutela ohartarazi dute.

Gasteizko teilatuetan hiriak kontsumitzen duen argindarraren % 38 lor daiteke
2025-05-21 | Elhuyar
Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez... (+)
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan
2025-05-16 | Elhuyar
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu... (+)
Industriaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko sistema berri bat garatu du Ekopolek
2025-05-14 | Elhuyar
Ekopol ikerketa-taldeko Jon Iñaki Sasia Santos, Gorka Bueno Mendieta eta Iker Etxano Gandariasbeitia kideek Amalur EIS ingurumen-informazioko sistema aurkeztu dute. Egileek azaldu dutenez, sistema horrek... (+)
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute
2025-05-07 | Elhuyar
Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna... (+)
Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako
Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera... (+)
gora