Gariak esan zuen: ni bezalako belarrik ez da. Artoak erantzun zion: ni naizen lekuan goserik ez

Kanbo, Ipar Euskal Herriko azkena ekologian

Asteazkenetan Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze Kanboko auzapezaren “klimaren arloko sei urteko geldialdia”, herriko etxearen aitzinaldea afixez estaliz.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2025eko urriaren 17a
Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze Kanboko auzapezaren “klimaren arloko sei urteko geldialdia”.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bizi! elkarte ekologistak ekintza sinboliko bat burutu du goiz honetan Kanboko Herriko Etxearen aitzinean, Devèze auzapezaren inakzio klimatikoa salatzeko. Kanboko herriak bere garaian Itun Ekologikoan izena eman zuen arren, mandatuaren amaieran emaitzarik txarrenak jaso ditu Bizik egindako azken ebaluazioan.

Bi lege urraketa nagusi

Inakzioaz gain, elkarteak hiru urraketa nagusi egozten dizkio Herriko Etxeari: Bide berritzeetan bidegorririk ez egitea, mugikortasun arinak eta jasangarriak bermatzeko ; EGAlim legea ez betetzea, hau da, eskoletako jantokietan proteina animalien eta begetalen arteko oreka errespetatu ez izana.

 Euskal Irratiak

Horrez gain, Marieniako aferan eraikuntza baimentzea, 2014an lurren iragazkortasunari buruz hitzarmen bat sinatu bazen ere, Biziren arabera, konpromiso hori ez da bete. Horrez gain ere, elkarteak gogorarazi du Kanboko Herriko Etxeak Euskoa tokiko moneta erabiltzeko konpromisoa hartu zuela, baina praktikan ez duela gauzatu. Ekintza honen bidez, Bizik herritarrei ohartarazi nahi die haien Herriko Etxeak ez dituela bete bere konpromiso ekologikoak eta sozialak.

 Euskal Irratiak

Bizi!-ko kideek txosten bat banatu dute jarraituak diren Herriko Etxeei eta hautetsiei, trantsizio ekologikoa posible dela erakusteko eta heldu den agintaldian norabide berean, baina sendoago, segitzeko. Amaitzeko, elkarteak azpimarratu du “aitzakiaren garaia bukatu dela”, eta orain dela “ekintza erreal eta jasangarriak martxan jartzeko unea”.

Euri ura hobeki atxikitzeko, ur erreserba berria eraiki dute Lekorneko Garroan
Garroa kooperatibak erabaki du ur erreserba berri baten eraikitzea. Ideia da orain arte galtzen zen euri uraren baliatzea; bero handia den momentu honetan, proiektuak argitan... (+)
Metanizatzaile baten proiektuak polemika sortu du Itsasun
Itsasuko Agerrea etxaldean, laborari batek metanizatzaile bat handitu nahi du, baina proiektu horren kontra mobilizatzen hasiak dira herritar batzuk. Petizio bat abiatu dute. (+)
Kanboko Marienian landaturiko garia produktu kimikoekin pozoituta izan dela salatu dute
2026-03-09 | Euskal Irratiak
Kanboko Marienia eremuan joan den larrazkenean ogia egiteko landaturiko garia produktu kimikoekin pozoitua izan dela salatu dute. ELB, Lurzaindia, Ostia, Le Cade eta Nahi Dugun... (+)
Izurdeen babesteko hirugarren arrantza debekuak arrangura sortu du arrantzaleen artean
2026-02-10 | Euskal Irratiak
Otsailaren 26ra arte zortzi metro baino gehiagoko arrantza ontziek portuan egon beharko dute nahi gabe harrapatutako izurde kopuruaren murrizteko. Hirugarren urtea da neurria martxan eman... (+)
Dermatosi nodular kutsakorra: 'LIBRe' kolektiboak aukera librea galdegiten du behien txertaketan
Dermatosi nodular kutsakorraren aurka behien txertaketa inposatuaren aurka sortu da "LIBRe" laborari taldea; hautatzeko eskubidea galdegiten dute. Txertoari buruzko informazio eskasa dela diote eta kontsumitzaileek... (+)
gora