Ilargi bete, adar urdiña, lurrun irule, zilar joskiña...

Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez dutela funtsik. Ikertzaileen arabera, horrek nabarmen mugatzen du klima-aldaketak sortzen dituen arriskuei aurre egiteko eraginkortasuna. Horrez gain, huts egiten dute gizarte-ekitatean, ez baitituzte kontuan hartzen komunitate kalteberak.


2025eko maiatzaren 16a
Europako hiriak atzean geratzen ari dira klima-aldaketari aurre egiteko egokitzapen-estrategietan. Argazkia: Artxibokoa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nature Climate Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Berez, 2010az geroztik Europako 28 herrialdetako Europako 885 hiritan egiten ari diren azterketen parte da. BC3ko Marta Olazabal Salgado da ikerketaren egileetako bat, eta, azaldu duenez, Europa munduko beste eskualdeak baino bi aldiz azkarrago ari da berotzen . Horrenbestez, biztanleek gero eta arrisku handiagoa dute klima-aldaketaren ondorioak jasateko; adibidez, uholdeak edo suteak. Horri erantzuteko, ezinbestekoa da egokitzapen-planak ezartzea, ekintza zehatzekin, ikuspegi integratzaileekin, datuetan oinarrituta eta jarraipen-mekanismo argiekin, ahulenak babesik gabe gera ez daitezen. Alabaina, ikerketak agerian jarri du "egokitze-arrakala" nabarmena dagoela. 

Hain zuzen, 167 egokitze-plan aztertuta, ikusi dute planen erdiek baino gehiagok ingurumen-arriskuak dagozkien ekintzekin lerrokatu dituztela, baina % 1k bakarrik hartu zituen kontuan komunitate kalteberak, hala nola adinekoak, diru-sarrera txikiko pertsonak eta etnia-gutxiengoak. Ikerketaren egileen arabera, horrek adierazten du arduradunek huts egin dutela gizarte-ekitatea integratzean klima-estrategietan. Haien esanean, planifikazioak koherentea, sendoa eta inklusiboa izan behar du; bestela, komunitate ahulenak atzean uzteko arriskua dago.

BC3ren arabera, ikerketak erreferentzia-puntu berri bat ezartzen du plan klimatikoak ebaluatzeko, eta tresna praktikoak eskaintzen ditu egokitzapen-arrakala ixteko.

Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn
2026-01-28 | Ana Galarraga, Elhuyar
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera. (+)
Tokiko mugimendu ekologistak, gako biodibertsitatearen kontserbazio globalerako
2026-01-23 | Elhuyar, Ana Galarraga
Tokiko mugimendu eta talde sozioekologistak funtsezkoak dira biodibertsitatearen kontserbazio globalerako, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Nazioarteko ikertzaile-talde... (+)
Janari ultraprozesatuak mugatzeko politikak eskatu dituzte
2025-11-21 | Ana Galarraga, Elhuyar
43 nazioarteko adituk janari ultraprozesatuari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu dute The Lancet aldizkarian. Hiru artikulu dira; lehena, ultraprozesatuek osasunean duten eraginari buruzkoa; bigarrena, produktu horiek... (+)
Erregai fosilen karbono-isurien errekorra izango da 2025ean
2025-11-14 | Ana Galarraga, Elhuyar
Global Carbon Budget (Karbonoaren Aurrekontu Globala) erakundeak kalkulatu duenez, aurten, erregai-fosilen erabileraren ondorioz, 38.100 milioi tona karbono dioxido isuriko dira. Horrek esan nahi du %... (+)
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList
2025-08-18 | Elhuyar
Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura... (+)
gora