Ilbeltza pasatzen bada ilxuri, ardiak haziko du axuri.

Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da, eta emaitza sarean jarri dute, denen eskura. Lehen bertsioa 2025eko ekainean argitaratu zuten, eta urtero berritzeko asmoa iragarri dute. Une honetan, 11.131 hegazti espezie biltzen ditu, 2.376 genero, 252 familia eta 46 ordenatan sailkatuta.


2025eko abuztuaren 18a
Avilist webgunearen hasierako pantaila.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Asier Sarasua Aranberri ornitologian adituak bere blogean (Eibartik) adierazi duenez, “albiste handi-handia da”. Izan ere, orain arte hiruzpalau zerrenda zeuden eta nahastea handi samarra zen. Gabai arrearen eta koartzatxo itzainaren adibideak eman ditu. Lehena ez zekiten espezie bakarra ote zen, ala bi edo hiru ziren; eta bigarrena ez zekiten Bubulcus ibis edo Ardea ibis izendatu behar ote zuten.

Albistearen harira, hegazti-espezieen zerrenden historia azaldu du Sarasuak blogean. Haren esanean, 1990. urtearen ondotik, eta, batez ere, XXI. mendearen hasieran, sailkapena fintzeko funtsezko bi aurrerapen gertatu dira: biologia molekularraren eta genetikaren iraultza, batetik, eta bioakustikarena, bestetik. 

Bukatzeko, Avilist sortzeko prozesua bera azpimarratu du Sarasuak: elkarlana eta adostasuna bilatzea, irizpide argiak ezarri eta plazaratzea, egindako lana gardentasunez aurkeztea… Horrenbestez, munduko hegaztien euskarazko izenak finkatzeko ere baliagarria izan daitekeela iradoki du.

Janari ultraprozesatuak mugatzeko politikak eskatu dituzte
2025-11-21 | Ana Galarraga, Elhuyar
43 nazioarteko adituk janari ultraprozesatuari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu dute The Lancet aldizkarian. Hiru artikulu dira; lehena, ultraprozesatuek osasunean duten eraginari buruzkoa; bigarrena, produktu horiek... (+)
Erregai fosilen karbono-isurien errekorra izango da 2025ean
2025-11-14 | Ana Galarraga, Elhuyar
Global Carbon Budget (Karbonoaren Aurrekontu Globala) erakundeak kalkulatu duenez, aurten, erregai-fosilen erabileraren ondorioz, 38.100 milioi tona karbono dioxido isuriko dira. Horrek esan nahi du %... (+)
Adimen naturala
2025-06-27 | Elhuyar
Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida... (+)
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak
2025-05-23 | Elhuyar
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian... (+)
Gasteizko teilatuetan hiriak kontsumitzen duen argindarraren % 38 lor daiteke
2025-05-21 | Elhuyar
Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez... (+)
gora