Erle uxatuak eztirik ez

Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko

Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio argia atera dute: hiltegi propio baten beharra dutela.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko urriaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Pirinio inguru honetan lehen sektoreaz ari garenean, abeltzaintzaz ari gara batez ere, eta ohartu gara hemen ez dugula hiltegirik, eta haragitarako ekoizpenek zikloa bertan ixtea ezinezkoa dutela”, nabarmendu du Iñaki Zoko Larretik proiektuko kideak. Hiltegi proiektua martxan jartzeko asmo nagusiarekin sortu dute aurten Larretik elkartea, baina baita lehen sektoreari begirako bestelako beharrei erantzuteko ere.

Garraldako hiltegi zaharra biziberritzea

Pirinioetan lehen sektorean diharduten ekoizleekin bilera irekia egin zuten lehenik, eta handik talde motorra sortu zen, hiltegi proiektua martxan jartzeko pausoak emateko. “Orduan konturatu ginen hiltegi gehienak itxita zeudela, eta eraikuntzak beste zerbaiterako erabili direla, alegia, ez zegoela azpiegiturarik”. Baina salbuespen bat bazen, Garraldan: “Oraindik azpiegitura osoa mantentzen zuen hango hiltegiak, eta aukera oso ona zen gure proiekturako”.

Garraldako hiltegi zaharra gaur egungo araudira egokitzeko lanak egitea ezinbestekoa zen, baina hiltegia hutsetik abiatzea baino errazagoa izanen zen. “Gainera, hiltegi proiektuarekin buru-belarri jarri ginen urtean, Nafarroako Gobernuak osasun eta higiene araudiak malgutzea erabaki zuen”, dio Zokok. Aldaketa horrek hiltegia berrirekitzeko aukera asko errazten zuen. Momentuz, Garraldako Udalak lizitazioa atera du proiektua idazteko, eta azaro alderako bukatuta izatea espero dute kideek. “Hurrengo urtean proiektua egina egotea espero dugu, eta orduan egokituko zaigu egokitzapen lanen lizitazioa egitea, kudeaketa modua zehaztea… horretarako sortu genuen talde motorra”.

Bertan ekoitzitakoa bertan kontsumitu

Azken urteotan Pirinioetan proiektu berriak eta berritzaileak sortu diren arren, tradizionalki, haragitarako abeltzaintzak izan du indar handiena, Larretikeko kideak azaltzen duenez: “Egia da azken urteotan ekoizpen berriak ere sortu direla, gauzak beste modu batera egiteko gogoz. Esaterako, esne behiekin eta txerriekin lan egiten dutenak, baina eraldaketa ere haien gain hartuz”, dio. Baina eskualdean hiltegirik egon ezean, ekoizpena kanpora bideratzen da batik bat. “Abeltzaintza estentsiboa nagusi den arren, ustiapen handi batzuk ere badaude, hemen animaliak gizendu besterik egiten ez dituztenak. Kanpoko hiltegira bidali eta ez dute haragia berreskuratzen, ez eraldatzen, ez saltzen”, dio Zokok.

Horri buelta eman nahi diote Larretik proiektuarekin, hiltegiak bertan ekoitzitako haragia bertan eraldatzeko eta saltzeko aukera ere emanen dielako. “Proiektu honen asmoa zirkuitua ixtea da, eta horretan ezin gara lehen sektoreko kideak bakarrik inplikatu: garrantzitsua da komertzioak, jatetxeak eta orokorrean herritarrak ere inplikatzea”, gogorarazi du.

Bidarte eta Miarritzeko sukalde zentralak hornitzeko baratze publikoa
2026-11-02 | Garazi Zabaleta
Eskolarako eta adinekoen etxerako otorduak prestatzen dituen Bidarteko sukalde zentralak 150.000 plater prestatzen ditu urtero, eta Miarritzekoak, berriz, 200.000. "Orotara 350.000 otordu dira, eta frantses... (+)
Tokiko eta kalitatezko produktuen epizeria parte-hartzailea Baigorrin
2026-10-26 | Garazi Zabaleta
Duela urte eta erdi pasatxo hasi zen Baigorriko (Nafarroa Beherea) pertsona talde bat bertako produktuen denda fisiko bat martxan jartzeko ideia lantzen. Herriko AMAPean –laborari... (+)
Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
gora