Inon, bizitzea, baratze bat lantzea da

Petronorrek Meatzaldeko herritarrei osasun kalterik eragiten dien jakitea “ezinezkoa” dela dio Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Guillermo Herrerok Eusko Legebiltzarrean esan du ez dagoela "inolako ebidentziarik" Muskizko (Bizkaia) findegiak herritarren osasuna kaltetzen duela esateko. EAJk eta PSEk atzera bota dute Meatzaldean ikerketa epidemiologiko bat egiteko EH Bilduren proposamena. Otsailean bentzeno isuri baten ondorioz Jaurlaritzak herritarrei eskatu zien etxean geratzeko.


2026ko maiatzaren 19a
Petronor findegiaren irudi orokorra Muskizen.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Guillermo Herrero Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hitz egin du astelehenean Eusko Legebiltzarrean, Petronorrek Muskizen eta meatzaldean eragiten dituen osasun kalteei buruzko zalantzak argitzeko.

Herreroren esanetan ez dago "inolako ebidentziarik" esateko Muskizko findegiak eragin kaltegarria duenik herritarren osasunean. Petronor inguruan dauden Meatzaldeko udalerrietako osasun adierazleen inguruan galdetu diote. Izan ere, horien arabera, minbizi kasuak eta beste gaixotasun batzuk, esaterako arnasketari eragiten dienak, batez bestekoa baino gehiago dira.

Herrerok tabakismoa, haur-obesitatea, errepideak eta beste faktore batzuk nabarmendu ditu, emakume eta gizonezkoei ezberdin eragiten dietenak, eta esan du Meatzaldeko gaixotasun tasa altua "faktore anitzek eragindakoa" dela

Baina Herrerok tabakismoa, haur-obesitatea, errepideak eta beste faktore batzuk nabarmendu ditu, errealitate sozioekonomikoaren arabera emakumezkoei eta gizonezkoei "ezberdin" eragiten dietenak, eta esan du Meatzaldeko gaixotasun tasa altua "faktore anitzek eragindakoa" dela. Gainera, ziurtatu du Ezkerraldean edo enpresarik ez dagoen beste toki batzuetan ere antzeko kopuruak egon daitezkeela. Bere esanetan "ezinezkoa" da jakitea Petronorren jarduerak erlaziorik ote duen gaixotasun horiekin. Herrerok, baina, aitortu du Jaurlaritzan "kezka" sortu duela gaiak.

Duela hiru hilabete, otsailaren 26an Petronorren izandako bentzeno isuri batek alarma jo zuen Muskizen. Eusko Jaurlaritzak herritarrei "gomendatu" zien ahal zen guztietan barruko eremuetan egotea eta aire libreko jarduerak saihestea. Petronorrek, baina, ziurtatu zuen ez zuela kalterik eragin eta isuria "kontrolpean" izan zuela.

"Bizi-ohitura osasungarriak"

Astelehen honetako legebiltzarreko saioan, EH Bilduk Muskizen eta Abanton ikerketa epidemiologikoa egiteko ez legezko proposamena aurkeztu du, baina EAJk eta PSE-EEk atzera bota dute osoko helegitea jarrita.

Bi talde horien botoekin onartutako testuak Jaurlaritzari eskatzen dio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako "bizi-ohitura osasungarriak" sustatzea eta gaixotasunak prebenitzeko ekintzak burutzea.

 

Argentinako lur eremu zabalak atzerriko esku pribatuetan uzteko legea onartu nahi du ostegunean Mileik
2026-07-15 | Urko Apaolaza Avila
Argentinan milioika hektarea lur atzerriko kapital inbertitzaileen esku uzteko Jabetza Pribatuaren Legea deiturikoa onartzeko prozesua berrabiarazi du Javier Milei presidente ultraeskuindarrak. Uztailaren 16an eztabaida saio... (+)
Gipuzkoa Square (2016)
2026-07-12 | Urko Apaolaza Avila
Kontxako barandan (Donostian) selfieak ateratzea baina gauza giriagorik ez dago, hori jakina da Euskal Herri luze-zabalean. Eta normala den bezala, ustezko turista talde honek halaxe... (+)
Kataloxarik behar? (1989)
2026-07-05 | Urko Apaolaza Avila
Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko... (+)
Desazkundera bidaia (1993)
2026-06-28 | Urko Apaolaza Avila
Uda hasi dugun honetan, norabait joateko motxila egiten ari denak akaso pentsatuko du halako tramankulu batean bidaiatzea ez dela oso ideia sanoa. Eta arrazoi. Txirri... (+)
Beroaldia ez du zeruak ekarri, biolentzia politikoa da
2026-06-24 | Urko Apaolaza Avila
Egunotan bizi dugun muturreko beroak badu azalpen bat, eta ez da mugatzen soilik baieztatzera "klima aldaketak eragindakoa" dela. Beroaldia, "hazkunde sakrosantuarekin obsesionaturik" dauden eliteen eta haiei... (+)
gora