Martxoko ilbehera, kipula gorria ipintzeko sasoi onena.

Nola indartu bertako elikadura sistemak tokiko politika publikoetatik?

Badira urte batzuk Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak Nafarroako Mendialdean Elikadura Dinamizatzaile lanpostua sortu zuela, tokiko elikadura sistemak eta ekoizpena indartzeko. Hainbat ekimen eta lan-lerro martxan dituzte geroztik, eta ekainaren 4an arratsalde osoko jardunaldiak eginen dituzte Leitzan Mendialdeko Elikadura Mahaiak bultzatuta: Mendialdean elikadura sistema eta elikagaien ekoizpena bultzatzeko tokiko politika publikoak izenpean, tokian tokiko erakundeetatik, udaletatik nahiz herrietako eragileetatik gaian eragiteko dauden aukerez eta esperientziez arituko dira, besteak beste.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko maiatzaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Elikadura maiz ez da politika arlo zehatz gisa hartu izan, baizik eta hainbat arlotan agertu da zeharka, askotan arreta handiegirik jarri gabe”, adierazi du Marta Barba Gassó elkarteko elikadura dinamizatzaileak. Adibidetzat jarri ditu Gizarte Zerbitzuetatik elikadura eskubidea bermatzeko lanketak, edo zaintzen arloan elikaduraz arduratzea, ekitaldi kulturalen ondorengo mokaduak antolatzea… “Horietako bakoitzean landu genezake otorduetan bertako produktua eskaintzea eta bertako elikadura sistema bultzatzeko moduko hautuak egitea”, adierazi du.

Nekazaritzari lotutako politika publikoak estatu mailetan edo asko jota gobernu autonomikoetatik egin daitezkeenaren ustea orokortuta dagoela dio teknikariak, baina tokian tokiko administrazio eta eragileetatik ere asko egin daitekeela nabarmendu du. Horregatik, edozein alorretan diharduten udaletako ordezkari, kargu politiko nahiz langileei jardunaldirako gonbidapen berezia egin diete landa garapen elkartetik, baina orokorrean edozein herritarrentzat eta herriko eragilerentzat interesgarria izan daitekeela diote.

Euskal Herriko esperientzia eta proiektuak eredu

Bi mahai-inguru nagusi izanen dira jardunaldietan, lehenengoan tokiko elikadura sistema egituratzeari begira jarriko dira batik bat, eta bigarrenean, berriz, elikagaien ekoizpena bultzatzeko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izanen da. “Lehenengo blokean hondakinen gaiaz, zaintzaz, elikadura eskubideari lotutako zenbait proposamenez eta erosketa publikoetan txertatu litezkeen irizpideez ariko gara, besteak beste”, dio Barbak. Bizilurrek, Larrabetzuko Gurpide elkarteak, Mirua mikrokooperatibak eta Antsoaingo jangela komunitarioak hartuko dute parte bertan.

Bigarrenean, berriz, elikagaien ekoizpena bultzatzeko tokiko hainbat esperientzia ezagutaraziko dituzte: Andia Mankomunitateko Zunbeltz proiektua, eta Bergarako, Debagoienako eta Hernaniko Elikadura Mahaien esperientziak.

Informazio gehiago eta jardunaldian izena emateko bideak webgunean topatu daitezke.

Lehen Hezkuntzarako zurezko material eta jolasak
2026-07-20 | Garazi Zabaleta
Felix Pikatza Arriola laudioarra (Araba) dago Sagutxiki proiektuaren atzean. “2008ko krisiaren aurretik zurezko altzariak eta bestelako materialak egiten nituen nire tailerrean, baina garai horretan enpresa... (+)
Arabako 340 familia elikagai ekologikoz hornitzen dituen egitasmoa
2026-07-13 | Garazi Zabaleta
Woofer gisa –mantenu truke bolada batez laborariekin bizi eta lan egiten duena– itzuli zen Arabara Ana Lafuente, elikagai ekologikoen saskiak osatzen eta banatzen dituen Urbide... (+)
Bertako produktu ekologikoek postua dute Laudioko azoka berrituan
2026-07-05 | Garazi Zabaleta
2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako... (+)
Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
Pottokaren kontserbaziorako errentagarritasun bila
2026-06-22 | Garazi Zabaleta
Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze... (+)
gora