San Markek euri, gereziak ihaurri.

Gatzari lotutako historia ospatzeko festa Jaitzen

Lizarraldean (Nafarroa) dago Jaitz herria, gazteleraz Salinas de Oro gisa ezaguna dena. Gaztelerazko izenak tokiaren izana ere ongi adierazten du, kasu honetan. “Erromatarren garaia baino lehenagotik gatza ekoizten zen Jaitzen. Zati handi bat Galiara esportatzen zuten orduan”, azaldu du Charo Apesteguia Irantzuko Lurrak elkarteko kudeatzaileak. Herriaren historia gatzarenari guztiz lotuta dago, baina iragana ez ezik, oraina ere badu: gaur egun hiruzpalau familiek segitzen dute iturburuko uretik eratorritako gatza ekoizten, gehienek etxerako, baina horietako batek merkaturatu ere egiten du, Nafarroan eta Europan salduta.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko ekainaren 08a
Aurreko urte bateko Gatzaren Festa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gatz kantitate handiak ekoizten dituen iturburua da Jaizkoa, izan ere, litroko 285 gramo gatz izaten ditu bertatik ateratzen den urak. “Lurrazpian gatz mendi modukoa dugu, eraketa geologiko oso berezia, hiru metroko sakoneran dagoena”, azaldu du kudeatzaileak. Euri-ura lurrera erortzean, ur hori lurrazpira doa gatz eta mineral kapa zeharkatuz, eta iturburuetatik gatzatuta eta mineralizatuta ateratzen da. “Lurrazpian duela milioika urte fosilizatutako eraketatik datorrenez gatza, ez du inolako kutsatzailerik, ezta mikroplastikorik, ez tratamendurik… horregatik da ziurtagiri ekologikoa duen Europako gatz gutxietako bat”, gehitu du.

Apesteguiak dio gatzaren kultura nahiko galduta dagoela gure inguruan, eta kalitate oneko gatza identifikatzeko badirela ezaugarri zehatzak: “Gatzak, orokorrean, kalitate onekoa bada, txuri-txuria eta distiratsua izan behar du”. Jaizkoaren kasuan, iodo, potasio, burdin eta magnesioz ere aberatsa da, eta modu guztiz artisauean egiten dute: gatz-hobietan pilatutako ura deposituetan jarri, eta hortik igerileku moduko hainbat putzutara banatzen dute. Gatza putzuen hondoan pilatzen da pixkanaka, eta eguzki eta airearen bidez ura lurrunduta ateratzen dute. “Erromatar garaian bezalaxe, udan bakarrik egiten da erauzketa”, dio. Girones familiak merkaturatzen du Jaizko gatza, hainbat formatutan: gatz-lore gisa; ezkata edo malutetan; eta ardo, pikillo piper eta belar finetan mazeratuta.

Ekainaren 27an eta 28an, Gatzaren Festa

Gatzaren kultura zabaltzeko eta bailaran garrantzi handia duen ekoizpenari aitortza egiteko asmoz, Gatzaren Festa antolatzen dute duela zenbait urtetik Jaitzen. Aurtengo edizioa ekainaren 27an eta 28an izanen da, eta adin eta gustu guztietarako moduko eskaintza izanen da bertan: artisau azoka, herri kirol ikuskizuna, ganadu esposizioa, haurrentzako tailerrak… Hori bai, aurtengo gatz uztaren aurkezpena izanen da asteburuko momenturik berezienetakoa.

Arabako 340 familia elikagai ekologikoz hornitzen dituen egitasmoa
2026-07-13 | Garazi Zabaleta
Woofer gisa –mantenu truke bolada batez laborariekin bizi eta lan egiten duena– itzuli zen Arabara Ana Lafuente, elikagai ekologikoen saskiak osatzen eta banatzen dituen Urbide... (+)
Bertako produktu ekologikoek postua dute Laudioko azoka berrituan
2026-07-05 | Garazi Zabaleta
2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako... (+)
Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
Pottokaren kontserbaziorako errentagarritasun bila
2026-06-22 | Garazi Zabaleta
Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze... (+)
Euskal Herriko edarigile txikien topagunea Azkaraten
2026-06-15 | Garazi Zabaleta
Historia handiko etxea da Azkarateko (Nafarroa Beherea) Harizpea. “Etxe biziki polita da, herriko plazaren ondoan dena, eta erraten da herriko lehen etxea dela”, azaldu du... (+)
gora