San Sebastian, ordu bat gehiago egunean.

Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?

Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka hori.


2025eko martxoaren 13a
Atun-kontserben industriak bereziki nozitu litzake AEBen muga-zergak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Asteazken gauerdian sartu da indarrean AEBek Europar Batasuneko aluminio eta altzairuari ezarritako %25ko muga-zerga, eta erabaki "justifikaezin" horri erantzunez, Europako Batzordeak iragarri du 26.000 milioi euroren balioa duten AEBetako inportazioak zergapetuko dituela, beste hainbeste.

Apirilaren 1etik aurrera, lehendik ere zergapetu izan dituzten luxuzko hainbat produkturi eragingo die Bruselak harturiko neurriak, eta apirilaren 13tik aurrera, berriz, produktu arrunt gehiagori, hala nola, etxetresna elektrikoei, larruzko artikuluei eta oinarrizko zenbait elikagairi (arrautzak, azukrea, intxaurrak…).

Neurria indarrean sartu bitartean Bruselak AEBekin negoziatu nahi du, baina Donald Trumpek jadanik hurrengo enbidoarekin mehatxu egin du: %25eko muga-zergak orokortzea. Horrek kezka handia sortu du AEBekin harreman komertzial estua duten sektore eta enpresetan.

Txakolina, gazta, atuna…

Euskal Herrian, batez ere ardogintza izango litzateke balizko muga-zerga orokor baten kaltetu handienetakoa. EAEko ardo ekoizleek, esaterako, 35,5 milioi euroko esportazioak egiten dituzte AEBetara, Eusko Jaurlaritzako Elikadura sailburu Amaia Barredok emandako datuen arabera. Soilik Gipuzkoan, txakolin upategiek 3,7 milioi euro esportatu zituzten 2024an, lurralde horretako merkataritza ganberak argitaratu duenez.

Euskal Herrian, batez ere ardogintza izango litzateke balizko muga-zerga orokor baten kaltetu handienetakoa. EAEko ardo ekoizleek, esaterako, 35,5 milioi euroko esportazioak egiten dituzte AEBetara

Horrez gain, esnekiei –batez ere gaztari– eta  arrain-kontserbei ere eragin diezaieke zergek: “Sektore horrek pixkanakako hazkundea izan du AEBetara egindako salmentetan”, azaldu du Barredok, elikadura erakundeetako ordezkariekin batera asteazkenean Bilbon egindako agerraldian. Zehazki, 4,6 milioi euroko balioa dute AEBetara urtero bideratzen diren arrain-kontserbek, eta atuna eta antxoa dira gehien esportatzen diren produktuak.

Jaurlaritzaren esanetan, EAEko nekazaritzak AEBekiko mendekotasun txikia duen arren, muga-zergek “zeharkako eragina izan dezakete” eta horrek galera ekonomikoak izango lituzke ekoizleentzat.

Amerikak egitera?

Nafarroan nekazaritzako elikagaien industria ere oso kezkatuta agertu da AEBen eta Europaren arteko gerra komertziala dela-eta. 2024an AEBetara egindako esportazioek errekorra hautsi zuten, ia 72 milioi eurorekin, Diario de Noticias-ek DataComex estatistika txostena aipatuta jaso duenez.  Produktu izoztuak eta gourmetak dira gehien esportatzen direnak, eta ia 200 enpresak izan zituzten harremanak AEBekin joan den urtean.

Nafarroako nekazaritza elikadura sektoretik, produktu izoztuak eta gourmetak dira AEBetara gehien esportatzen direnak, eta ia 200 enpresak izan zituzten harreman komertzialak iaz

Nafarroan, sektore horrek Barne Produktu Gordinaren %6 suposatzen du. Alinar Errioxa, Aragoi eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien  industriako patronaleko zuzendari nagusi Diego Galileak esan duenez, hainbat enpresa pentsatzen ari dira bitartekariak bilatzea edo… zuzenean “AEBetan produzitzea”.

Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola
2025-03-09 | Urko Apaolaza Avila
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura... (+)
"Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko"
2025-03-02 | Urko Apaolaza Avila
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen... (+)
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko
2025-02-20 | Urko Apaolaza Avila
Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta... (+)
Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak
2025-02-13 | Urko Apaolaza Avila
Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean... (+)
Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian
2025-02-06 | Urko Apaolaza Avila
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe... (+)
gora