San Migel ilberriko elurre, neguko ta maiatzerainoko elurre

San Joan suak bertan behera geratu dira herri askotan, beroaren ondorioz

Bero handiagatik Euskal Herri osoan alarma gorria ezarrita dagoela-eta, ekainaren 23an egin ohi diren San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotako udalek. Ipar Euskal Herrian eskolak bertan behera utzi dituzte eta Baionan babesleku klimatikoak ezarri ditu Herriko Etxeak. Klima aldaketaren eta El Niño fenomenoaren ondorioz, 40 gradutik gorako muturreko tenperaturak bizitzen ari da egunotan Europa. 


2026ko ekainaren 23a
San Joan sua Urretxun.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Klima larrialdi betean sartu da planeta, eta egunotan Euskal Herria eta Europako zati handi bat bizitzen ari den beroaldia da horren erakusle. Asteartean eta asteazkenean alarma gorriak indarrean jarraituko du zazpi lurraldeetan, muturreko tenperaturengatik, eta ondorioz hainbat herritan ekainaren 23an ospatzekoak ziren San Joan suak bertan behera geratu dira.

Iruñea, Berango, Urretxu, Gernika, Barakaldo, Muxika, Sopela... Asko dira udako solstizioaren inguruan egiten den sua bertan behera utzi duten herriak, eta beste askotan sanjoanak egokitu behar izan dituzte. EAEren kasuan Eusko Jaurlaritzak ez du argibide bateraturik eman eta udalen esku utzi du erabakia; Nafarroaren kasuan foru gobernuak tokiko erakundeei aholkua eman die surik ez egiteko.

Baionan, Herriko Etxea da ikastetxe publikoen eraikuntzen arduradun, eta hamaika eskola ixteko agindu du; gainera, Jean-Dauger errugbi estadioko gela klimatizatuak baliatu ditu haurrentzako babesleku moduan

Haur eta adinekoak babesteko neurriak ere hartu dituzte erakundeek. Esaterako, Haurreskolak Partzuergoko zentroak itxita egongo dira ostegunera arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baionan, Herriko Etxea da ikastetxe publikoen eraikuntzen arduradun, eta hamaika eskola ixteko agindu du; gainera, Jean-Dauger errugbi estadioko gela klimatizatuak baliatu ditu haurrentzako babesleku moduan.

Gau beroak eta "estres termikoa", gure artean jadanik

Ezohiko muturreko beroaldia klima aldaketari lotutako hainbat faktorek sortu dute, adituen esanetan. Jadanik iragarri zuten aurten El Niño izeneko fenomenoa inoiz baino indartsuago zetorrela. Horri gehitu behar zaizkio Atlantikoko iparraldean AMOC korrontearen balizko kolapsoaren eragina, edo Iberiar Penintsulako mendebaldean sorturiko goi-geruzetako depresio isolatua, antizikloi indartsu baten moduan. 

Klima aldaketa monitorizatzen duen ClimaMeter Europako elkartearen esanetan, Parisen orain bizi dituzten tenperaturak 2,4 gradu apalagoak lirateke klima aldaketarik ez balego, eta Europako beste zenbait tokitan 4 gradu apalagoa

Klima aldaketa monitorizatzen duen ClimaMeter Europako elkarteak datutan jarri du beroaldia nola azkartu duen: Parisen, esaterako, orain bizi dituzten tenperaturak 2,4 gradu apalagoak lirateke klima aldaketarik ez balego, eta Europako beste zenbait tokitan 4 gradu apalagoa.

Ondorioz, egunotan beroak gauetan ere ez du meniarik eman. Ordizian, esaterako, astearte gauean tenperatura minimoa ez da 26,4 gradutik jatsi, eta horrek "estres termikoa" deiturikoa sortu du. Eldiario.es-en irakurri dugunezNature Climate Change aldizkariak publiko egin berri duen ikerketa baten arabera, 1970etik estres termikoa asko hazi da, eta batez ere gaueko tenperaturen gorakadagatik izan da hori. Hala, gau itogarriak 3,4 bider aldiz gehiago dira orain Europan; munduan, berriz, "estres termiko larria" bizi duten biztanleak %16tik %22ra igaro dira eta mila milioi lagun dira jadanik.

Estres termiko egunak munduan.

Klima aldaketak sorturiko beste hondamendietan bezala, beroaren kalteak batez ere herrialde behartsuek eta sektore zapaldu eta zaurgarrienek nozitzen dituzte. Aldaketa klimatikoa eta osasuna ikertzen duen Lancet Countdown txostenaren arabera, urtean 546.000 lagun hiltzen dira urtean beroaren ondorioz.

Argentinako lur eremu zabalak atzerriko esku pribatuetan uzteko legea onartu nahi du ostegunean Mileik
2026-07-14 | Urko Apaolaza Avila
Argentinan milioika hektarea lur atzerriko kapital inbertitzaileen esku uzteko Jabetza Pribatuaren Legea deiturikoa onartzeko prozesua berrabiarazi du Javier Milei presidente ultraeskuindarrak. Uztailaren 16an eztabaida saio... (+)
Gipuzkoa Square (2016)
2026-07-12 | Urko Apaolaza Avila
Kontxako barandan (Donostian) selfieak ateratzea baina gauza giriagorik ez dago, hori jakina da Euskal Herri luze-zabalean. Eta normala den bezala, ustezko turista talde honek halaxe... (+)
Kataloxarik behar? (1989)
2026-07-05 | Urko Apaolaza Avila
Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko... (+)
Desazkundera bidaia (1993)
2026-06-28 | Urko Apaolaza Avila
Uda hasi dugun honetan, norabait joateko motxila egiten ari denak akaso pentsatuko du halako tramankulu batean bidaiatzea ez dela oso ideia sanoa. Eta arrazoi. Txirri... (+)
Beroaldia ez du zeruak ekarri, biolentzia politikoa da
2026-06-24 | Urko Apaolaza Avila
Egunotan bizi dugun muturreko beroak badu azalpen bat, eta ez da mugatzen soilik baieztatzera "klima aldaketak eragindakoa" dela. Beroaldia, "hazkunde sakrosantuarekin obsesionaturik" dauden eliteen eta haiei... (+)
gora