Agorrilak ontzen, buruilak biltzen

Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”, azaldu du Gorka Sasieta Barrenetxea proiektuaren bultzatzaileak. Albaitaritza ikasketetan animalia ekoizpenaren adarra egin zuen goierritarrak, eta ikasketak bukatutakoan argi zuen baserrian bizi eta lan egin nahi zuela. Urretxu-Zumarragan kontsumo taldea martxan jarri zuen eta barazkiak ekoizten hasi zen orduan.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko urtarrilaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urkulegikoa da Sasieta, eta beti izan du lotura baserri munduarekin eta nekazaritzarekin. “Ikasketa garaian kalean bizi izan ginen, baina familiaren baserriarekin harreman estua beti izan dugu”, dio. Modu profesionalean izan ez arren, baserriko aktibitateari eutsi izan dio beti, 2011n jauzia ematea erabaki zuen arte. “Ekoizpen moduari begira, baserriko lehengo aktibitatearekin segitzea izan zen, baina pixka bat hazita”, azaldu du. Izan ere, aurrekoek egiten zutenaren antzeko moduan, ekoizpen dibertsifikatua dute gaur egun Urteaga-Urkulegin: baratzea, fruta-arbolak, behiak… “Gure lan egiteko moduarekin ezinbestekoa da dibertsifikatzea, baratzea eta ganadua elkarrekin doaz, simaurrarekin ongarritu ahal izateko, adibidez. Eta lan kargari begira ere, urtean zehar jarduera desberdinak egitea orekatuagoa iruditzen zait”, gehitu du.

Sasietak azaldu duenez, dena den, baratzea da proiektuko aktibitate nagusia. Eredu ekologikoan ari dira hasieratik, kontsumitzaileari eskaintzen dioten produktua zaintzeko eta lurra kaltetu gabe lan egiteko modu bakarra dela sinetsita. Barazkiak kontsumo taldean astero banatzen dituzte saskien bidez eta inguruko denda eta jatetxeetan ere bai. “Goierrin martxan jarri den Biziola kooperatibaren bidez ere saltzen dugu”, gehitu du.

Nekazariak batzeko beharra

Fruta-arbolak eta fruitu txikiak ere badituzte Urteaga-Urkulegin, eta zukua ekoizten dute horiekin. “Sagarra dute oinarrian zukuek, baina bestelako nahasketak ere egiten ditugu: madariarekin, fruitu txikiekin, sagarra masustekin edo kiwiarekin nahasita…”. Momentuz, Zaldibiako Goizane zentroan egiten dituzte eraldaketak, nahiz eta baserrian bertan eraldaketa gune txikia prestatzen ari diren, aurrera begira zukua etxean ekoizteko.

Haragitarako behietan, zazpi ama dituzte baserrian, eta txekor haragia Goi Eko Haragia proiektuaren bidez saltzen dute. “2014an elkartu ginen Goierrin ekologikoan ari ginen lau haragi ekoizle, ereduari ikusgarritasuna emateko asmoz. Lanketa taldean egitea egokiago ikusten genuen”, dio. Gaur egun sei lagun ari dira proiektuan, eta loteetan saltzen dute haragia hurbileko merkaturatze bideak erabilita. Proiektu horretan bezala, eskualdean nahiz Euskal Herri mailan nekazari eta abeltzainen arteko aliantzak ezinbestekoak direla defendatu du Sasietak. “Biolurreko kide ere bagara, EHKOlektiboan ere bagaude… eremu guztietan lankidetza bultzatu nahi izan dugu beti”, dio.

Gaztaina eta hurra bizibide, Basaburuaren bihotzean
2026-01-19 | Garazi Zabaleta
Nafarroako Basaburuan, Itsaso herrian kokatua den familia-proiektua da Basabihotza. Urteak daramatzate Xabier Azpirotz Latasa eta Laura Martinena Espinal proiektuaren bultzatzaileek gaztainaren inguruan lanean: barietate zaharrak... (+)
Gazta bereziak eta betikoak, Olagueko gaztandegi txikian
2026-01-12 | Garazi Zabaleta
2020an, justu pandemiaren aurretik jarri zuen martxan Maria Cilveti Anduezak Tia Maritxu gaztandegia Olaguen, Anueko bailaran (Nafarroa). “Nire etxean beti egon dira ardiak, gurasoek gazta... (+)
Baratze eta sukalde munizipala, herri langileek aurrera eramanak
2025-12-29 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatzate Urruñako Herriko Etxean zirkuitu laburrak eta tokiko elikadura bultzatzen. “COVID-19a bizi izan genuenean argi gelditu zen hurbileko mozkinak beharrezkoak direla, kamioiak hiru egunez... (+)
Artilea da artea, eskola eta agroekologia lotzeko bide posible bat
2025-12-22 | Garazi Zabaleta
Abenduaren 12an irakasleei eta hezkuntza komunitateko kideei zuzendutako jardunaldi berezia izan zen Zaldibiako (Gipuzkoa) Goizane zentroan: Artilea eskoletan.  (+)
“Landareekin arropa tindatzea da nire ofizioa”
2025-12-15 | Garazi Zabaleta
Duela 30 bat urte ikasi zuen Aitor Bastarrika gipuzkoarrak landareekin eta bestelako naturako elementuekin tindaketak egiten, Guatemalan bizi zenean: “Han ikasi nuen landareekin tindatzen, eta... (+)
gora