Martxoak hausko edo auri asko.

Nafarroako mendialdeko 26 ekoizle bildu dituen gida

Urteak daramatza Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak elikaduraren eta lehen sektorearen inguruko lanketa egiten Nafarroako Mendialdean. Elikadura osasuntsurako eta kontsumo jasangarriago baterako bidea egitea da asmoa, eta bide luze horretan, egitasmo berria gauzatu du: Mendialdeko elikagaien gida argitaratu dute, bederatzi udalerritako ekoizle eta eraldatzaileak batuta. Araitz, Areso, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Leitza eta Lekunberri daude gidan jasoak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko ekainaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

2019an Mendialdeko elikadura proiektua martxan jartzeko teknikariaren kontratazioa egin zuten, eskualde zabaleko hamar udalen eta landa garapenaren arteko hitzarmenaren bidez. Geroztik, hamaika ekimen antolatu dituzte lehen sektorea eta kontsumo jasangarria bultzatzeko: “Besteak beste, Azoka ibiltariaren ekimena jarri dugu martxan; udalerriz udalerri, eskualdeko ekoizleen eta artisauen produktuekin egiten diren azokak dira”, adierazi du Amaiur Unzueta teknikariak. Gaineratu duenez, eskualdeko produktuen gida ateratzeko ideia hasieratik izan zuten, baina tartean egon diren beste proiektu batzuek gaur arte atzeratzea ekarri dute. “Mendialdeko Elikadura Mahaia sortu dugu, Habelarte baserritar agroekologikoen elkartea ere sortu dute...”. Geldirik ez dira egon, behintzat.

Gida osatzeko, nahitaezkoa zen lehenik eskualdeak hartuko duen mapa finkatzea. Horretarako, Nafarroako Gobernuak zehaztutako tokiko mapan oinarritu dira, eta aurrez aipatutako hamar udalerriak eta Arano sartu dira gidan.

Bertakoa eta bertako saltokietan tokia duena

Gidan parte hartu ahal izateko irizpideak finkatzea izan zen bigarren lana. Langintza horretan aritu dira Mendialdeko Elikadura Mahaia, Habelarte baserritar agroekologikoen elkartea eta Leitzeko Kontsumo Taldea. “Garrantzitsua zen guretzat elikadura sistemako eragileen artean zehaztea irizpideak”, dio Unzuetak. Urtarrileko lanketa horretatik bi irizpide atera zituzten: bertako produktuak izatea, Mendialdeko eskualdean ekoitziak edo eraldatuak, eta, gutxienez eskualde horretako saltokiren batean saltzea. “Alde batetik, sektoreko ekoizleak eta eraldatzaileak ikusaraztea da asmoa, baina baita merkaturatze bide laburrak bultzatzea ere”, azaldu du teknikariak.

Bi irizpide horiek betetzen dituzten 26 ekoizle eta eraldatzaile batu dira gidaren lehen argitalpenean. Produktu izarra esnekiak eta haragi gorria izan arren, denetik topatu daiteke bertan: ogia, sagardoa eta sagar zukua, eztia, arrautzak, barazkiak, hestebeteak, taloak, txokolatea... “Gidak erakutsi digu eskualdeko zenbait saltoki eta ostatu inplikatuta daudela bertako produktuak sartzearekin, eta horiei ere aitortza egin zaie”, dio Unzuetak. Gidarekin batera, denda eta jatetxe horietan jartzeko identifikatzailea ere sortu dute, "Mendialdeko lehengaiak" dioena. “Kontsumitzailearentzat lagungarri izateaz gain, saltokiari ere ematen dio balioa”, amaitu du Unzuetak. Eskualdeko saltokietan banatu dute gida, baina Cedernaren webgunean edonorentzat eskuragarri dago online bertsioa.

Berakatz beltzaren onurak
2026-07-27 | Garazi Zabaleta
Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. “Lurrarekiko interesa aspalditik datorkit, 2004an nekazaritza ekologikoko ikastaro intentsiboa... (+)
Lehen Hezkuntzarako zurezko material eta jolasak
2026-07-20 | Garazi Zabaleta
Felix Pikatza Arriola laudioarra (Araba) dago Sagutxiki proiektuaren atzean. “2008ko krisiaren aurretik zurezko altzariak eta bestelako materialak egiten nituen nire tailerrean, baina garai horretan enpresa... (+)
Arabako 340 familia elikagai ekologikoz hornitzen dituen egitasmoa
2026-07-13 | Garazi Zabaleta
Woofer gisa –mantenu truke bolada batez laborariekin bizi eta lan egiten duena– itzuli zen Arabara Ana Lafuente, elikagai ekologikoen saskiak osatzen eta banatzen dituen Urbide... (+)
Bertako produktu ekologikoek postua dute Laudioko azoka berrituan
2026-07-05 | Garazi Zabaleta
2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako... (+)
Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
gora